
Ke pasa che!
Lelenak sartu biher gitzela urte barrixen pentsetan gauen... eta azkenien azkenak! Beste kontinetera ein gauen salto eta gabon zaharrak Buenos Airesen pasau genittun bixok eta Arruek. Ederto. Etxien afaldu eta kalera urten gitzen abentura bila; boliche pijiluetan hasiera baten baina azkenien planetarixuen zauen jaialdi baten egon gitzen. Libria, elektronia eta jentia. Subreal xamarra; hiru atxabaltar peto porteinuen artien!
Eurak esaten dauien moduen; fubolistei, artistei, turistei... esker mito bihurtu dan Bocan. Bomboneran! oe, oe, oe...

Hemen be herria bizirik, preso politikoak askatu!

Obelix...

Egun baten Argentina zana...

...gaur mito bihurtuta. Ederra ondion be.

Hortik mendi aldera fan gitzen. Andietara. Mendoza inguruetara. Han laugarren satelite bateaz juntau gitzen, Aranpeitx; mondragondarra bera (edo Leitzarra?). Ta hantxe, eskaladorien artien. Refujixo libre baten egon gare. Egunez brasilero eta argentino kuadrila majuakin juntetan gitzen afaitteko... baina gabetan laurok bakarrik eitten gauen hantxe lo. Bestiak kanpinetara faten zien eta. Bueno laurok, sagu mordo bat eta wiki katakumia (gure despertadoria). Goixero lepo inguruen xirrika hasten zan gu esnatu arte eta bera gure sakuetan lokartu arte.

Argentina eta Chile zatikatzen dauien Ande ederretako nekazarixen egunerokotasuna,

eta Ande zoragarri horreitako paretetan salamandra euskaldunak be gora!

Gure despertadore xalaua!

3.000, 4.000... metrotako mendi zorrotzak,

Egunez danak eskaletan faten zien. Gu barez, mendira. beste bi figura honeik be eskaletan. Egun baten gu be eurekin fan gitzen mendixen gora, gero igo biher zauien orratz azpira. Eta hortze, alta montaina! Eskalada librien 10 bat largotik gora. Guretako espektakulo politta. Pancake eta Cohete samur atara zittuzten. Aupa parie! Hori bai, gero gabetan ardau boteiliakin ondo ospaketan gauen danon artien.
Euskal Herriko espedizinua goruntz,

Hortxe helburua,

gaurkuen Pancake, ñññoooo ez da makala!

Hortxe Arrue, Aurrera Bolie! Pancake orratzien gora, goraino! Zueik bai artistak!

Gu bittartien bertatik inguruei begira, aspertu be ein barik.

Salamandrak paretan eta gu lurrien. Gu gure bueltatxua emuten aide!

Fan da fan eta hantxe be txoko zoragarrixak, tipi-tapa.

Atsalde partera barriz gure refujixora bueltau eta eguneko kronikien berri.

Igo dauiela, igo dauiela! ospatu ein biherko da Mendozako ardau on batekin, osasuna!

Baina inguru honeitan, gure beste orratz daz hurrengoko egunetarako... danak zain, bakotxak gure dauen modura disfrutetako.

Gu berriz be, Buenos Aireseruntz bueltau gare aittakin juntetako.
Ta holaxe, aittakin juntau eta ospatu biherrekuak ospatu dittugu hemen. Hamarkada berrixen sartzeko modu politta izen da hau. Zela ez ba, asadito batekin ospatu dou. A! milesker bixondako zorion agurrak bialdu dozuen danoi.

Oin Argentinan daukouen lehengusu-lehengusinak ezautu eta gero hegoalderuntz, patagoniaruntz bajauko gare. Reeebbbiiieennn!
Bittartien kontau zueik horko kontuak, gustora jasoten dittugu ta.
Badakitzue formalak izen eta ondo segi!
mmmmuuuuuaaaaa!