martes, 31 de marzo de 2009

Lago Titikakatik Perura


La Pazetik urten eta laku sakratura gerturatu gare. Hainbeste istorixa eta historixa daukon lakuraino. Hemengo kontuek esaten daue hiri bat dauela urak tragauta lakuan azpixen eta holako beste kontu mordo bat dauko. Munduko laku nabegable altuena da. Lakua baino itsasua emuten dau. Bolivia eta Peru artien dau. Honein inguruan mordo bat zibilizazino eta kultura sortu eta bizi izen die: Tiwanakotak, Aymarak, Incak...

Honez gain, Inca inperixuan be leku inportante izen zien inguru honeik. Batez be, isla del Sol. Bertan jaixo baitzien Inca inperixoko ......., .

Holaxe ba, La Pazen autobusa hartu eta Copacabanaraino etorri gitzen. Leku turistikua. Giri dexente gabitz bertan baina batez be bertako turistak daz, Bolivianuak. Leku agradablia da hau.




Copacabanatik La isla del Solera fan gitzen. Irliakin egixa esan harrittuta geldittu gare. Lasai-lasaixa. Ibilaldi polittak ein dittugu hirurok. Irlan erdi galduta, ez gitzen beste turistekin juntetan... apur bat harrittuta, nun egongo die ba horreik danak? baina guretako hoba! gustora-gustora.


Irla honetan ez dau ez kotxe, ez motorrik. Astuak eta txerrixak ugeri. Oilarran kukurrukuakin biherrien, hemen astuen arrantzakin esnaketan gitzen!

Inca bidia jarraika euren ruinetara fan gitzen; sakrifiziuak eitteko mahaixa... baina batez be, horra fan gitzenian ilunabarra. Eguzkixa sartzen ikustia zoragarrixa izen zan, miragarrixa! Hori bai, gero ilundu ein jakun eta hor ibili gitzen literna txiki batekin bidia topetan.

Andietako itsaso honek plaia polittak dauko. Bai, bai, hondarrezko plaiak. Benetan itsasua emuten dauela. Ba holaxe, denpora ona zauela eta, guk be aprobetxau genittuen plaia horrek baina ez gitzen akordau ixa 4000 metrotan ginguzela eta... hirurok karramarruak letxe, gorri-gorri!



Honeik Boliviako kontuak, gaur Perun sartzen gare...




Peruko mugetan barrura...




Cusco, Machupichu... Ikusiko da!


Hurrenguan gehixau!




Patxo bat danontzat!




Urrin egon arren, Nafarroa oinezerako ein dou gure aportazino txikitxue (igual interesauko jatzue):

martes, 24 de marzo de 2009

Bolibiako Nepal txikia

Iepa famili!

Hementxe gaz berriro, La Pazen. Trufixa hartu eta ti-tau baten heldu gare. Danok estu-estu eindda, useina be galanta (janarixa, izerdixa, dutxau bariko egunak...). Eta gure artien txofer fitipaldixa. Itxuria danez prixa apur bat euken hiriburura heltzeko. Erain dusku larrittasun apur bat pasetia, kotxe danekin karrerak eitten hasten zan eta!

La Paz iparraldien dauen paraje menditxu eta berde batetik bueltan gatoz, Soratatik. Paraje honeik Nepalen antza daukie. Inguruak, jendian fakzinuak... Herri trankila benetan eta paraje ederrien kokatuta. La Pazeko kotxien ajetreo, jende pilaketa eta estresan aurkako erremedixo ederra izen da.


Soratako trankilidadia apur bat alteretako nik dultzainia quenagaittik aldatu eta nere hasierako notatxuak joten hasi naz. Soinu aldetik oso goxua da, ez dauko dultzainian hantz larrei.










Soratara mendizale asko etortzen omen die, bertatik 6.000 metrotatik gorako mendi askotara fan leike eta. Guk helmuga txikinauak buruen, auzo buelta batzu eittiakin konformau gare. Ederrak!

Konstituzino berrixai baiezkua emun eta gero, jubilauek hilero 200 peso inguru kobretan dittuzte. Bankuan sarreran danak antsioso!

Egon garen hostala, espainiar kolonia garaikua politxa eta aldi berien haundixe zan. Pelikulak ikusteko txoko bat be baeuken eta guk gure zine kluba montau gauen bertan.

Hontxe, ostera, La Pazen gaz. Berriro bai! Baina oinguen arrazoi politx eta guretzat emozionante batek ekarri gaittu bertara. Mirari guregana etorri da. Azken txanpa honetarako txute ederra. Beraz, elegante jarri ta bagoiez Peruruntz!


AUPA MIRARI !

jueves, 19 de marzo de 2009

La Paz, heriotzaren bidea, Oihana...

Bai, bai... karnabalak jarraika euki dou oinarte. Uste dou oinguen librau garela. Egixa esan, karnabalen ordez beste gauza batzuk be topau dittugu.

LA PAZ




Hementxe gaz, munduko kapitalik altueenien.



Hau ikusgarrixa da! zelan leike mendixan gora (4000 metrotatik gora) horrenbeste etxe eittia... ene! Baina bere xarma badauko hiriburu honek. Jente indixua gehixen bat, kriston mobimentua, azokatxuak, berdurak kaliak saleketan... ederra. Bizi-bizixa da.


Gustora-gustora egon gare hemen. Hori bai, hemen be alturia igerten da baina infusino milagrosuak hartu eta iepala aurrera!


Zapata garbitzaile batzukin berba eitteko paradie be euki gauen. Honeik, inguruko lagun, ikaskidiek ez ezauketako aurpegixa estalketan daue. Bestela diskriminau eitten dittuzte.


















HERIOTZAREN BIDEA



Hemen beste turistada! Munduko errepideik arriskutxuena ei dana bizkletan bajau gauen.


La Pazeko altotik, 4700 metrotatik 1700 metrotan dauen Coroico oihaneko herriraino bajau ginen. Bidie ikusgarrixe benetan! Horreik die kurba ta barrankuek!


Ez dakitt imana daukouen edo, baina hemen be Katalan pare batekin elkartu ginen. Oriol eta Miquel. Aupa zuek!














COROICO


La Pazetik ekialderuntz fan gare. Amazona ondotxora, alturie bajau eta berotxotara! Coroicora.


Iguru honei "Las yungas" deiketan dotzuie; basuak die. Cafetal eta coca plantazinuekin beteta dau. Animalixak be mordoxkatxo bat. Ta jentia, nekazarixak eta Aymarak. Xumiak.


Hemen hirugarren catalan batekin elkartu ginen, Helena. Jatorrak eurak, visca catalunya! Je. Eta bizikletako esfortzuak bareketako lasai-lasai egon gare paisaje ikusgarrixen eta pistina eta sauna.... aberatsen modura! Hori bai, kontzientzia bareketako mendi bueltatxoren bat edo beste ein gauen (estresau barik).

Hemen halatabe, gure trankilidadie apurtu dauien inkilino batzukin topo ein dou. Moskituek goittik bera jan gaittue. Pikotazuek alde danetan dittugu. Dana ezin da ta! Berua, paisaje politxak....













NICAELA

Nicaelak 6 urte dauko eta bera be Las Yungasen bizi da. Tokaña komunidadekua da.

Komunidade hontakuak esklabuen ondorenguak die. Hau da, españolek Potosíko minetan lan eitteko afrika beltzetik ekarrittako esklabuen ondorenguak. Euren gorpuzkera indartsuengattik eta minan gogor lan eitteko gai izengo zielakuen ekarri zittuzten. Berehala hiltzen zien, euren klima eta altueria hain zan ezberdina... (ta zer esanik bez lan eitteko eukien kondizinuak). Eurek uste baino gutxiau irauten euienez, leku berotxuau batera eruen euien coca plantazinuetan lan eitteko.


Oin Las Yungas inguruan baltz-baltzak dien bolivianuak ikusten die. Afrobolivianuak deiketan dotze hemen. Urtieetan euren ohitturak manteniru dauen arren (dantza, abestixak...), aurreko mendien euren hizkuntza galdu euien. Nicaela...