
Karman etxien gaz.
Karma 35 urteko Nepalixa da eta mendixen gia moduen ibilitta ataraten dau bizimodua.
Bere etxien jende mordoxkatxo bat bizi da edo bueno jende mordoxka bat ibiltten da haruntz eta honuntz. Horrein artien bere bi seme-alaba gaztienak (beste 3 ikastetxe internauetan daz), bere emaztia (sukaldien jo ta fuego dabilena), bere ama (Tibetarra, eguna lanazko poltsak eitten pasetan dauena), bere aitta (mendiko bailara batekua, danen komodina dana), Karma bera ( etxeko gizon peto-petua, negoziuak, obran, dirua ekarri, seme-alabekin jolas...) lagunen bat, langileren bat... eta gu.Kathmandun bizi dien arren, denpora dana euren herrira eta tibetera begira daz. Bertako ohitturak, janarixa, hizkuntzak... eitten daue. Bertako lagunen oso pendiente daz, etxien daukien telefono estiloko aparato batei esker.

Gustora gaz, hasi gare euren janarixetara ohiketan baina te edatiana kokoteraino gaz. Bixar Karmak kontzertu bat jo biher dau, Tibeteko gitarra tradizional bat joten dau, bere lagunekin osatutako talde baten "Nepalis boys".
Berakin hiriburu honetako txoko diferentiak ezauketan gabitz baina hainbeste zarata eta mobimentu artien kantzetan hasi gare eta mendiruntz fateko gero eta gogo gehixau daukou.
Momentuz honeitteik gure kontuak, hurrenguan gehixau!

3 comentarios:
Kaixo Pareja!! Zelako ondo bizi zarien.. Pozten naz zuen berri izatie, eta zuen esperientzixak irakurri ahal izatie, eguro beikentanjuat zuen berririk dauen o zer, asi ke, segi idazten, argazkixak jarten eta oso ondo pasa.. Ni urrian inguru izango naz ortik..
Gorka N.
Epa!!
Etorri gare oporretatik ta, hemendik aurrera zueikin bidaiatukou.
Eztaukotzue plan makala!!
Muxu haundi bat bikote!!
Eli
Kaixo bikote!
Gu be etorri gare oporretatik, eta Andramaixak be bukatu die. Beraz, laister lanera, es besta batzuk moduen...
Ondo segi, eta jarraittu informaziñuakin.
Publicar un comentario