Kontu-kontalarixa: Larraitz
Paparazzixa: Ortzi Arana
Aurretik kontau moruen, hemen egun bakoitxa abentura bat izeten da. Azken momenturarte normalien, eztou jakitten lanik daukouen edo ez. Dana dala, zerbaitt irudikatu ahal deizuen egun bateko kronika idaztia pentsau dou, ziurrenik eredua ez da baliogarrixa izengo (hurrengo egunak normalien antzik ez dau eukitten eta). Baina ikusi deizuen zelako lan motak urten leikien hemen. Eta ez, ez dau emuten hemen krisixan golpiak larrei astindu dauenik.
Hemen ba, asteleheneko (azaroak 10), eguneko kronikatxua.
Domeka atsaldien konfirmau gauen asteleheneko lana. Albergeko zerrendatik tokautako lan bat egokitxu jakon Ortziri. Alanekin geldittu ginen hurrengoko goixerako Ortzi eta bixok (Larraitz). 8.30etan muellien, txalupaz bila etorriko zala ta. BeraPalm beachen dauen irla baten bizi da, Scotish irland. Bueno bizi Sindneyen baina hor dauko bigarren etxioi.
Holaxe ba, fan gitzen bertaraino eta han zain egon gitzen.
Hor dator Alan, ondion ez dou ezauketan baina telefonoz politto-politto berba eitten auen ta edadetua izengo zanan itxuria hartu dotzau. Badator.
Txalupatxuen sartu eta bidien azaldu dusku nora goiezen, irliak ze izen daukon, erretirauta dauela... jatorra gizontxua! Esan dusku jardin haundixa daukola eta gure laguntza biherko dauela hori gobernetako. Ta ailegau, andrie presentau, etxie erakutsi ta atara dusku lan eitteko instrumentuak eta ze ein geinken be esan dusku. Lanera ba!
Hiruzpalau ordu lan ein ostien, bazkaitteko ordua. Egixa esan tarte hortan beste geldiuna bat be ein dou, Marianek kafe ta pastak ekarri dusku eta. Senar-emaztiak txalupia hartu eta nunbaittera fan die eta euren etxian kargu itxi gaittue. Hau dala eta lekuik aproposena hartu dou gure bazkaittua jateko, bista ederrekin!

Nahikua jan ostien, beste kafe azkartxo bat eta lanera barriro be. Jardina baino basua daukie honeik eta bertan danetik ikusi eta entzuten da. Animali maitagarrixak...

eta bildurgarri samarrak be bai.... Bai, bai. Bi metro inguruko "Diamante bizkardun pitoia", sukaldetik urteten eta gero jardinera (Arrutin pitoia honekin konparauta ez da ezebe). Etxekoandria ulu baten entzun gauen eta gizona hankazgora topauko gauelakuen takarrara baten hasi gitzen Ortzi ta bixok eta ze topauko ta... espektakulo politta!

Sugiai begira denporatxo bat ein ostien, lan apurtxo bat ein eta Avaloneruntz bueltan. Larrei-larrei kantzau barik (9 ordu einda) baina moskito pikaduraz beteta.

Hementxe ba, Avaloneruntz bueltan. Gainera txalupia gidatzen be itxi zuzkun. Ederto!

Eguneko jornadia einda. Poltsikora 150 dolar eta eguna bukaketako Gari eta bestiekin plaiara.
Dana dala, ezizue pentsau egun danak holako lanak dienik. Hurrengo egunian etxe bat garbiketan ibili nintzen eta gu hola gabitzen bittartien Gari obra baten, jo ta fuego, lanien ibili zan. Oin kafeterixa baten hasi naz lanien eta gero... ikusiko da! gero gerokua!
Baina onena da, domekarako berriz be Alanekin eta Marianekin zitia ein douela. Berriz be lan apurtxo bat ein eta txalupan ibiltteko!
Holaxe ba...
Patxo bat danoi!
Ikusi-ikusi sugie: