Hilabete eta egun batzu geitxuau ein dittugu Australian. Gure bidaitxo honetako etapa hau, zulatuta auzen gure poltsikuak diruz beteteko erabili dittugu. Bueno igual larrei izengo da esatia poltxikuak bete dittugula baina behintzat ametsak betetzen jarraiketako lain lortu dou. Gero esaten daue krixixa dauela!
Lan asko in dou, Sidney bizittau, plaiaz gozatu, animali exotikuak ikusi, euskaldun tropaz bazkaixa....
Ta oin ba azken momentuko berotualdi baten eraginez, FIJIra goiez. Bai, bai, FIJIra. Nun dauen badakitzue? Horra etxekolanak. Ikusi mapan aber nun dauen islatxo hau . Eguntxo batzuk eingo dittugu isla txiki baten galduta. Zelako latza dan bizitza rediox!
Ba holaxe...
Agur Avalon ta Sidney,
euskal etxea,
agur backpaker eta backpakertarrak,
itsaso basati,
surfista...
agur shark eta star
agur kuadrila,
agur Oier,
agur Diana,
agur Possun, suge, lorito...
agur Possun, suge, lorito...
agur David, Wendy,
Peter, Stefan, Steven,
Cassy, Chealsee,
agur, agur, agur lana!
agur plaia
eta jolas orduak
bye Charlie,
agur...
agur Australia haundia!

3 comentarios:
Aspaldi etzauiela idazten, gu prekupautak (honeik lan da lan dabitz, ezin denporaik hartu!!!) ta zueik hurrengo eskapadia preparetan. Ai, ai, ai,..
Eztakit nun dauen Fiji, baina paradisuan antza dauko ez??? Hurrengo kapituluan ikusikou.
Muxutxuak,
Naiara.
Koittauak!
Hilebete luzez lan ein da gero, ondo merezirutako oporretarako, Fiji isla baño ez aukeran, eta horrekin konformau biher. Ez dau eskubiderik!!
Zueik kabroiak!Bueno, segi behintzet guri mundua erakusten, ez da gutxi eta.
Ondo bizi!
Anjel
Aupa pareja!! ikusten dot ederto zabiltzela, honezkero munduko txoko pillo bat ezautu ditxuzuela ...
Aprobetxau zuen "oporrak" laister bukatuko jatzue ta(urtebete segitxuan pasetan dala!!)
Ondo segi ta besarkada bero bat!!
Marrupe.
Gari, albozu idatzi email bat zure korreua jakitxeko zein dan!!!
Publicar un comentario