Lelenak sartu biher gitzela urte barrixen pentsetan gauen... eta azkenien azkenak! Beste kontinetera ein gauen salto eta gabon zaharrak Buenos Airesen pasau genittun bixok eta Arruek. Ederto. Etxien afaldu eta kalera urten gitzen abentura bila; boliche pijiluetan hasiera baten baina azkenien planetarixuen zauen jaialdi baten egon gitzen. Libria, elektronia eta jentia. Subreal xamarra; hiru atxabaltar peto porteinuen artien!
Eurak esaten dauien moduen; fubolistei, artistei, turistei... esker mito bihurtu dan Bocan. Bomboneran! oe, oe, oe...
Hortik mendi aldera fan gitzen. Andietara. Mendoza inguruetara. Han laugarren satelite bateaz juntau gitzen, Aranpeitx; mondragondarra bera (edo Leitzarra?). Ta hantxe, eskaladorien artien. Refujixo libre baten egon gare. Egunez brasilero eta argentino kuadrila majuakin juntetan gitzen afaitteko... baina gabetan laurok bakarrik eitten gauen hantxe lo. Bestiak kanpinetara faten zien eta. Bueno laurok, sagu mordo bat eta wiki katakumia (gure despertadoria). Goixero lepo inguruen xirrika hasten zan gu esnatu arte eta bera gure sakuetan lokartu arte.
Egunez danak eskaletan faten zien. Gu barez, mendira. beste bi figura honeik be eskaletan. Egun baten gu be eurekin fan gitzen mendixen gora, gero igo biher zauien orratz azpira. Eta hortze, alta montaina! Eskalada librien 10 bat largotik gora. Guretako espektakulo politta. Pancake eta Cohete samur atara zittuzten. Aupa parie! Hori bai, gero gabetan ardau boteiliakin ondo ospaketan gauen danon artien.
Euskal Herriko espedizinua goruntz,
Euskal Herriko espedizinua goruntz,

gaurkuen Pancake, ñññoooo ez da makala!

Fan da fan eta hantxe be txoko zoragarrixak, tipi-tapa.
Baina inguru honeitan, gure beste orratz daz hurrengoko egunetarako... danak zain, bakotxak gure dauen modura disfrutetako.Ta holaxe, aittakin juntau eta ospatu biherrekuak ospatu dittugu hemen. Hamarkada berrixen sartzeko modu politta izen da hau. Zela ez ba, asadito batekin ospatu dou. A! milesker bixondako zorion agurrak bialdu dozuen danoi.











4 comentarios:
Aupa, pareja:
Zorionak atzerapenaz!!!
Atzo e-mail bat bialdu giñuan familixan (tio Jim be etxera etorri jakun zuen bloga ikustera eta mezua bialtzera), baña antza zuen helbidia ez da zuzena (Karmelek oker bialduta-edo).
Ta berandu gabizenez, zorionak bixoi! Garina be oin dala gutxi pasau dala be jakin dou-eta.
Ba hoixe, ondo segi eta jarraittu guri enbirixia emoten.
Patxo potolo bat Bergaratik.
Oihan, Aitor, tio Jim eta Idoia.
Aupa bikote!!!
Zorionak!!!!!Berandu baina seguru!
Earto jarraitxu eta segi zuein berri emuten! Zuein sinadurak faltan botako die aste honetan. Patxo haundi bat bixondako eta beste bat arruendako!
Nerea eta Josu
Aupa bikote!
ZORIONAK bixoi!!! Gabonetan internetian ez gare sartu ta out egon gare baina hemen gaz berriz zuen abenturak ikusten. Hemen batzu edur ta izotz artian be poz pozik dazen arren hortik zihar be gustora egongo ginake!!!!Ondo ondo segi ta muxu haundi bat bixoi.
Oihana ta Jon
Kaixo bikote!
Garinakin enterau nintzen, naña antza danez Larraitzen eguna be pasau danez, ba zorionak zuri be!
Betikora bueltau gare, bizitzako helburuetako bat lortu eta gero (maistro-maistrak baño opor luziauak eukittia, hain zuzen).
Beste kontuetan betiko martxan: sinadurak batzen barriro, hauteskunde bakotxeko txorrada berdinak entzuten (ez doula aurkeztu gura, Zapatarixakin ezkutuko paktuak daukoula...), betiko mehatxuak... En fin, "normaltasuna".
Bueno, zueik segi ondo pasetan.
Oinguen aitta be famosua eingo da!!
Aurrera bolie!!!
Anjel
Publicar un comentario