viernes, 27 de febrero de 2009

Potosi


Hementxe gaz, Potosin.
Bolivian.
4100 metrotan. Alturia igerten da, egun baten burukomin puntua, hurrengoko ondo,...

Hiri hau ospetsua da bere minengaittik. Españolek lur honeik konkistau zauienien hemengo minetatik zilar eta urre mordo bat lapurtu euien. Esaten dauien moduen, hona espata eta gurutziakin etorri zien. Aurrian eukien dana garbittu, eurena zana lapurtu. Sarraski honei esker "lehenengo" munduan parte gare eta bertakuak... Español horreikin batera euskaldun batzuk be ibili zien sarraskixetan.

Lapurreta eta zapalketa horrein arrastua gaur arteraino igarten da.
Gaur minetan egon gare eta bertako jentian umiltasuna, txirotasuna, bizi baldintza latzak...

Latza benetan.


Herrixan gainien dauen mendixai "Cerro rico" izena jarri zotzien españolek. Mendi barruan; zilarra, urria, kobria... euelako. Ta gaur ondion mendi barrutik metal ezberdinak ataraten jarraiketan daue. Hori bai xentimo gutxin ordez eta baldintza oso kaxkarretan. Hau bertatik-bertara ikusteko aukeria euki dou. Hautsa, iluntasuna, estutasuna, silikosixa... Hemengo langiliak 35 urteko bizi esperantzia daukie, atara kontuak! Gainera eguneko 35 peso ( 4 euro inguru ) irabazten daue soldatia daukienak. Beste batzuk ordia, metalen bat ataraten badaue ondo bestela esku hutsik etxera.

Dinamitia be 15 pesotan ( 2 euro ) eskuragarri dauko edozeinek. Euren lanien biherrezko tresna bat da.

Halatabe bertakuek zerbaitt berezixa daukie. Hasieran nahiko hotzak die, ez die larrei fixetan baina konfiantza apur bat hartzen dauienien jatorrak. Umetxuak gozada bat die.
Esaten daue herri honen sufrimendua garbi ikusten dala euren nortasunien. Egixa esan misterixo punto bat badaukie. Pasau dauiena pasauta be, euren ohitturei, sinismenei eta hizkuntza batzui tinko ebaketan dotze.
Karnabalak be Potosiraino heldu die ta konpartsa baten barruan disfrutetako aukeria euki dou. Jota integrauta ibili gitzen. Txaranga estiloko batekin kalien gora ta bera ibili ginen. Hori bai, hemen ohittura kurioso bat daukie: Kalejiran urteten dien danei goittik bera bustitzen dotzie ta gu be ez ginen librau. Erdi katarro bet be arrapau gauen, nahiz ta uda izen 4000 metrotan ez dau beroik eitten.
Halatabe trankil, osatu gare. Hemengo medizina batzuk hartu dittugu ta errekuperau gare.
Momentuz hau dana, hurrenguan gehixau.
Oharra: Aupa zuek! Hauteskunde ustel honeittan oztopo danen gainetik tinko eutsi dozuenoi. Aupa!!
Jira ta birako maratoia:
Lehenengo postuen enpataute:

1. Naiara U. eta Lartaun.

jueves, 19 de febrero de 2009

Beste Argentina bat

Iepa kuadrila!

Ze moduz zabitze? Ze moduz ibili zare karnabaletan? Ondo? Ikusi dou goiena eta mondraberrin zuetariko batzun argazkixek, dotore benetan.

Gu be karnabaletan gazenez apurtxo bat despistau ein gare blogan asuntuakin... baina hementxe gatoz berriz.

Uruguayetik Argentina iparraldera fan gitzen, gero hortik Boliviara sartzeko. Egixa esan, honek ez dauko oinarte ikusittako Argentinan antzik. Jentia, paisajiak, hizkuntzan doinua, azalan koloria, nortasuana... dana diferentia da.


IGUAZÚ
Ezin fan Argentinatik hain ospetsuak dien urjauzixak ikusi barik. Ura alde danetatik, kriston inddarra daukie. Ikusgarrixak die. Hemen etxekuena agurtu gitzen, eurak Euskal Herriruntz bueltan fateko (honez gero ikusiko zauien hor bateronbatzuk...). Eta gu, ba gure martxan, Salta alderuntz fan gitzen handik.








SALTA eta JUJUY
Honei Argentinako Bolivia txikixa deiketan dotzie. Hemen Leire eta Maialekin juntau gitzen (Iruña eta Irunekuak eurak, proiektua eitten Mar de Platan dabitz). Gainera karnabal betien sartu gitzen bertan eta oso politta izen da herri bakoitzien zela ospaketan zauien ikustia. Bueno ikusi bakarrik ez, azkenian guk be ospatu gauen. Katxi eta guzti, ixa-ixa Euskal Herrixen gazela emuten zan... ezetz! Ez dot uste euskaldunok horrenbeste orduz dantza eitteko kapazidadia daukouenik... eskutik heldu eta buelta eta buelta! gaba dana.

Hemengo paisajia be ezberdina da. Kolore ezberdinetako mendixak, adobeko etxetxuak, kaktusak.... politta da. "Salinas Grande"ra be fan gitzen, kristona da; 30 km luzeeraz eta 5 km zabaleraz. Lainatu samar euen baina bertako efektuak probetan barre batzuk bota genittun.

Ba holaxe, zeharkatu gauen mugia eta oin Bolivian gaz. Potosin, lagun batzun etxien.

Boliviak itxura interesgarrixa dauko....

uuummmmmmmm!

Ondo segi



Honetxeik eta gehixau ikusi ta daztatu dittugunak:








































JOKOZ KANPO
Kapitulo honi ez dagokixon argazki bat dau, zein da jokoz kanpo dauen argazkixe?

ABIZEN EUSKALDUNAK:
Hiru abizen euskaldun ezen aurreko kapituloko jokuen: Larrañaga, Osinaga, Duhalde.

Beraz, rakinien Lartaun dau lehenengo postuen.

miércoles, 11 de febrero de 2009

Uruguay, Uruguay...


Patagoniako haixe hotzak bareketako eta barriro be berotan sartzeko... Uruguay aukeratu dou.

Uruguay eta amatxo.




Bai, batzuk munduan ziher gabitzen aitzakixa ondo aprobetxau daue eta hemen beste bisita bat, amatxo Karmele! iepala!


Ba holaxe ba, familixan Uruguayera pasau gitzen eta golfo ta golfa samarrak garenak hantxe geldittu gitzen. Jabier barrez Argentinara bueltau zan lanera... ene...





Guri Uruguayen karnabalak be parien tokau jaku. Hemen ez daz Atxabaltan moduko karrozaik baina bere enkantua daukie. Brasiletik hain gertu dauela bistakua da. Tanborrak eta gerri mogimentuak. Hori bai, edade guztixetako jentia animetan da dantza eitten. Eta zela gainera! Amandre eta aittajaunak bastoiekin ikustekuak zien.

Helburua ahalik eta gutxien eittia zan. Deskantzetia. Eguzkixan energia hartu, amatxon mimotxuak, irakurri, jan... eta holaxe biajian jarraiketako inddarrak batzia.


Egixa esan, etxekuak, Arrue, euskaldunak... inguruan daukouenien herrimina gori-gori jarten jaku. Sentsazino politta izeten da. Intesua eta politta.



Hankaz gora ba, helburua bete-betian beteta!





Ipurdixa be morenito jarri jaku ta.


Jira ta birako PARTAIDETZA SUSPERTZEN:

A! Gure blogeko partehartzia bultzaketako PLAN ESTRATEGIKO bat jarri dou martxan.

Zenbat abizen euskaldun da hurrengoko argazkixen?





Badakiatzue, lotsak alde batera itxi eta bota zuein erantzuna.

Hurrengo kapitulorako pentsauko dou zein izengo dan premisua ta, je!


OSASUNA!