viernes, 27 de febrero de 2009

Potosi


Hementxe gaz, Potosin.
Bolivian.
4100 metrotan. Alturia igerten da, egun baten burukomin puntua, hurrengoko ondo,...

Hiri hau ospetsua da bere minengaittik. Españolek lur honeik konkistau zauienien hemengo minetatik zilar eta urre mordo bat lapurtu euien. Esaten dauien moduen, hona espata eta gurutziakin etorri zien. Aurrian eukien dana garbittu, eurena zana lapurtu. Sarraski honei esker "lehenengo" munduan parte gare eta bertakuak... Español horreikin batera euskaldun batzuk be ibili zien sarraskixetan.

Lapurreta eta zapalketa horrein arrastua gaur arteraino igarten da.
Gaur minetan egon gare eta bertako jentian umiltasuna, txirotasuna, bizi baldintza latzak...

Latza benetan.


Herrixan gainien dauen mendixai "Cerro rico" izena jarri zotzien españolek. Mendi barruan; zilarra, urria, kobria... euelako. Ta gaur ondion mendi barrutik metal ezberdinak ataraten jarraiketan daue. Hori bai xentimo gutxin ordez eta baldintza oso kaxkarretan. Hau bertatik-bertara ikusteko aukeria euki dou. Hautsa, iluntasuna, estutasuna, silikosixa... Hemengo langiliak 35 urteko bizi esperantzia daukie, atara kontuak! Gainera eguneko 35 peso ( 4 euro inguru ) irabazten daue soldatia daukienak. Beste batzuk ordia, metalen bat ataraten badaue ondo bestela esku hutsik etxera.

Dinamitia be 15 pesotan ( 2 euro ) eskuragarri dauko edozeinek. Euren lanien biherrezko tresna bat da.

Halatabe bertakuek zerbaitt berezixa daukie. Hasieran nahiko hotzak die, ez die larrei fixetan baina konfiantza apur bat hartzen dauienien jatorrak. Umetxuak gozada bat die.
Esaten daue herri honen sufrimendua garbi ikusten dala euren nortasunien. Egixa esan misterixo punto bat badaukie. Pasau dauiena pasauta be, euren ohitturei, sinismenei eta hizkuntza batzui tinko ebaketan dotze.
Karnabalak be Potosiraino heldu die ta konpartsa baten barruan disfrutetako aukeria euki dou. Jota integrauta ibili gitzen. Txaranga estiloko batekin kalien gora ta bera ibili ginen. Hori bai, hemen ohittura kurioso bat daukie: Kalejiran urteten dien danei goittik bera bustitzen dotzie ta gu be ez ginen librau. Erdi katarro bet be arrapau gauen, nahiz ta uda izen 4000 metrotan ez dau beroik eitten.
Halatabe trankil, osatu gare. Hemengo medizina batzuk hartu dittugu ta errekuperau gare.
Momentuz hau dana, hurrenguan gehixau.
Oharra: Aupa zuek! Hauteskunde ustel honeittan oztopo danen gainetik tinko eutsi dozuenoi. Aupa!!
Jira ta birako maratoia:
Lehenengo postuen enpataute:

1. Naiara U. eta Lartaun.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

tok-tok

badau norbaitt hor atzien

andoni-irati dijo...

Hola bikote! zelako argazki txuluak eta komentario interesgarrixak! kriston inbidixia ematen dozue! Maiatzien buelta!!!

guardaelparche dijo...

aupa kumpas !!!, que lindo saberlos libres, y que lindo seria saber euskara y saber mas !!!!, pero eso ya llegara, por aca sigue la vida, con un clima cambiando pal invierno de a poquito !!, justina empezo las clases por lo tanto la vida es mas tranquila,,,, !!

eh, gari,, que facil seria con dinamita a dos euros !!!!, o por lo menos mas barato !!,
les mando el abrazo mas lindo del puto agujero del mundo !!

Anónimo dijo...

A ver viajantes galdera...
Vales un potosí!, erderazko esaeriak hiri horrekin lotura eukiko dau ez?