SUCREPotosiko hotzetatik eta alturatik ihexi españolak Sucre
ra bajau ziela esaten daue.Guri be edarto etorri jakun aldaketie.
Hortxe egon gitzen egun batzuk a la bartola. Beste euskaldun bat, asturiano eta Thailandesa bat ein genittun lagun. Asturianuak Bolivian hiruzpalau hilabete erueten zauen eta guri
primeran etorri jakun. Herri dana kontroletan euen, herrixa, herrittarrak eta sator zulo danak. Konstituzinuan reformia zala eta, Sucren kanpainia eitten ibili zan beste Bilbotar bateaz. Berak esaten dau Sucre fatxas beteta dauela. Guri be antetzinua deittu duskue bertako pintadek: Oinarte EVO SI, EVO SI eta Sucrera heldu eta... EVO NO, la limpieza de los indios es democracia... astokeixa mordo bat irakurri dittugu. Honez gain, hirixa ez da Potosi moduko autentikua. Hemen jente diruduna eta kalien bizi dienak nahastuta ikusten die. Kotxe potentiauak, etxe señorialak... en fin, txiro eta aberatsen arteko diferentzia haundixaue.
Ondoko herri baten, Tarabukon hain zuzen be, domekero hego ameriketako merkaurik koloretsuena egoten zala esan zuskuen... eta hortxe fan gitzen gu be! Gainera konkist
au bariko herritxo bat izen zala esaten daue. Bertaratu zien españolei lesino galanta emun eutziela. Herrixen gutxi izen arren, mendixetako harrixak erropaz jantzi eta asko zienan itxuria ein zauien. Halatabe españolak sartu eta gabien herrixen mozkortuta euzela... mendittik bajau eta han zazien
danak akabau ein zauien. Bakarra itxi euien bizirik, gazte bat. Berau españolengana bialdu eueien mezuakin; "asko eta arriskutsuak ziela Tarabukon eta barriro ez fateko" .



COCHABANBA
Biajia hasi gitzenetik gekixen Cochabanban geldiune luze xamarra eingo gauela... hasieran oso urrin ikusten gauen baina hementxe gaz! Hementxe gaz Mery eta Fernandon etxien. Eurak bi Colomiano die eta Luz Marin bittartez kontaktau dou eurekin. Lasai, lasai gaz; gustora! ixa etxien moduen. Eurekin haruntza eta honuntza gabitz. Aurreko baten etxe baten bizi dien gazte batzuk ezagutu genittun eta gazte oso oso interesantiak. Honeik be guri kriston lesinua emun zuskuen, pufa! ondio be zenbat daukouen ikasteko... jator-jatorrak! Aymarak die. Euren hizkuntza, kultura, egoeriak... badauko Euskal Herrixanan antzekotasuna. Elkarrizketa bat ein gauen eurekin, abisauko dou aurrerau nun irakurri leiken.
Atzo irratixen egon gitzen, Euskal Herrittar moduen. Kulturan inguruko irratzaio bat dauko
Meryk eta hantxe. Gure mezua zabalketan. Urduritxo egon gitzen baina ein gauen zerbaitt...
Ba holaxe, susmua daukou Cochabanbak ondio be emungo dauela zer esana...
Bittartien ondo segi!
AURRERA BOLIE!


1 comentario:
Aupa txarrixok!!! Beti idazteko ta idazteko... eta azkenian argazkixei begira orduak pasau ta presaka lanian jari biher! (Eztaukou lotzarik!)
Bueno,gaur ikusi douenez,Bolibian zaze... Maribel eta Karmelek ondo informetan duskue (ikusten dittugunetan...). Badakigu hemengo barri freskuak eukitzen dozuela eta ez gare hasiko geu kontetan. Ia Loramendiko mintegitik ze urteten dan!!! KORRIKA be laister dator eta Txikibarren izengo da aurten txokolatadia... aber belar apur bat botatzen dotzien jendia Gasteizera animauta fateko...
Portzierto, atzo Emakumien eguna mundiala Arrasaten!!! Gora emakumion borroka!!!!!
Esan duzkuenez lehenau etorteko asmua daukotzue, ezta? Noiz ba?
Ala pareja, aprobetxau (ez daukou guk esan biherrik...)
GORA BIHOTZAK ETA JAITSI PRAKAK!!!
Larraitz eta Leire.
Publicar un comentario