martes, 10 de marzo de 2009

Kopla eta karnabal artien

Ondio Cochabamban gaz eta ZUEK??? Pantailan bestaldien badau norbaitt? Guk guria botakou eta ea animetan zarien zuena botaten.
Bi aste luze deskantzetan, inddarrak hartzen eta ekintza kulturalez disfrutetan. Aurreko atalien kontau zotzuegun irratixen egon ginela. Aste hontan berriz, kopla txapelketa bat eta Sacabako karnabaletako desfilia lehenengo ileratik bizitzeko aukeria euki dou. Bizi eta parte hartu. Kopletan epailien maixen jarritxa eta karnabaletako desfilien epaile lana eitten. Ederto!

Hementxe aurkezten dotzuegu familixako parasituak.

Cochabambako gure familixia; Mery, Fernando, Angela Maria, Natalia eta David. Ta beste bi parasito. Ez dakitt zer daukon familixa onek baina parasitoz beteta dau.

Hau ez da karnabaletako disfraza.
Hau txoliten jantzi tipikua da (bersiño dotorien)

Karnabal-karnabal..... oin dala hilabete hasi ginen ospaketan eta ondio ez die bukatu. Noiz bukatuko ete die? Ene, zenbat zerbeza erango zitzuzten honez gero bertakuek. Bueno eta guk be gure aportaziñua ein dou.
Ez ez, hau ez da Joseba Tapia. Honeik "Los solteritos" kopleruak die. Musika apur bateaz lagunduta bapateko koplak kantetan dittuzte. Guk tutik bez ez gauen ulertu, Quechua hizkuntzan abesten zauien eta. Aupa Braulio!
Han,han, han.... zein dau hor epaimahai artien?

Mutikuak Takypayanakusei begira. Generaziño berrirako kanteria.
Mutiko hau formal-formala ez zan ba!

Zerbezie eskutan, gerri mobimientue eta ahots txirriantie ezpainetan.
Hau da garbua eukena txolita honek. Gorputz espresiñuen, Euskal Herriko bertsolari ta koplarixei mila buelta emuten dotzie.
Ahotsana inkreiblia da, kriston emakumatzarrak eta ahots tinbrie Atxabaltako dultzaineruena baino aguduaua. Imaginau!

... bai,bai, ondo enfokauz gero argi ikusten da bera dala.
ulertu piperrik bez, baina ondo pasau...
Erantzunai itxoitten, ai, nahikua ahalegin ein daue baina aurtenguen ez daue premixoik etxera erungo.
Generaziño berrikuek bertsolari tankera geixau eukien.

Sacabako korsua. Atxabaltakuok ikasteko asko daukou ondio.

Zelabaixotakuek ezetz holako karrozaik ein?










Koreografixa ederrak preparau zittuzten. Ez zan izen samurra puntuak banaketia baina guk ahalegina ein gauen.
Bertakuek be adi-adi jarraittu euien konparsen fan etorrixek.

Miiiiiaaaaauuuuuu!


Bueno gaztiok, bagoiez Boliviako iparralderuntz. Ez dakigu karnabalek jarraittu eingozkuen edo behinguarren librauko garen eurena.
Miiiiiiiiiiiaaaaaaaaaaaauuuuuuu!


4 comentarios:

Anónimo dijo...

Hola!!!
Os escribimos desde Coroico, a gustito con la buena temperatura y los profundos y verdes valles. Vemos que lo pasáis bien en Cochabamba, ciudad que finalmente no visitamos...lástima! Por cierto, hemos citado vuestro blog en el nuestro, con fotito incluida!
Ya os escrivimos un correo.
A ver si nos encontramos en otro punto del camino.
Un abrazo!
Ester, Jesús, Gerard y Rosa
www.9mesesdeverano.blogspot.com

Anónimo dijo...

Aupa ekipo!

Martxa onien jarraitzen dozue e! aurrekuen esan bezela eztozue bape inbidixarik emuten, hemen eguzkixak urten dau, manga motzak atara dittugu armaixotik eta beste bizipoz bateaz gabitz. Pasau douen negue pasauta gustora hartzen da egualdi ona.

Gure zapaburuek txekortxo bihurtu die, katamarran hasi die eta laster txikiteuen hasteko prest. Bata bestiai putadatxuek eitten hasi die, kabroitxo galantak eindde daz.


Bueno, zuek ondo aprobetxau denporie, enterau orduko bueltako abioien egongo zarie eta.

patxo pototo pototo bana

Itoitz, Ekhi, Eneritz eta Iñigo
perts, perts, perts eta perts

Anónimo dijo...

Aupa pareja!!
Ze moduz zabitzien,uzte dot galdetu biherrik be eztauela.Ni azpaldixan hemendik sartu barik...joder!!konturatu orduko munduan punta batetik bestera jun zaie!hori da abilidadia. Gu hemen betiko martxan,hori bai,lorentxoi lotzia pasetan hasi jakola emuten dau....aber lotzabako jarraitzen dauen.
Bueno bikote,jarraitxu oin artien bezain ondo edo hobeto,ta aprobetxau.
P,D: Gari,maribelen baba platerkada on batek, falta itxen dotzula pentzetajat eh.

Aurrera bolie!!

Anónimo dijo...

joe zueik bai bizi zariela, gero tolosako karnabalak luziak diela esaten daue!!! gu ia 2010eko karnabaletarako egunak kontetan eta zuek ondio 2009kuetan.
bestela ikusten dot ondo zabitziela, eta pasetan zarien herri bakoitzien zuen markatxua izten dozuela, eskoletan ezpada, radixuan eta bestela jurau moruen puntuaziñuek banatzen. giri famoso batzuk indda zaze!!!

benga ba berdin berdin segiru pareja!!!