domingo, 1 de febrero de 2009

Agur Patagonia!



Suaren lurraldea


Ushuaia, fin de mundo, Tierra de fuego.

Hementxe gaz ba, hainbeste aldiz entzun eta ikusi douen lekuan.


Hasiera baten beste munduko ezebe pentsau ez jakun arren, egunak aurrera gero eta gehixau gustau jaku. Alde batetik, munduan azkenengo muturrien gazela dakigulako eta bestetik, bertako batzuk euren etxien jaso gaittuztelako eta bertakuen bizitza ulerketia errezaua ein duskuelako.




Paul, alias ixiltasun da gure hemengo gidarixa. Euskaldun jatorrixa dauko, arotza da eta bere tailertxuak ixiltasun dauko izena. Berak einddako etxetxo baten bizi da eta hortxe gaz gu be. Bere lagun eta bizilaguna Mecu da, terremoto bat. Oso jatorrak bixak. Eurai esker Ushuaian beste alde bat ezauketan gabitz eta turista danak ikusten dauena ikusteko be eskursiño pare bat atara duskue gratix! Ederra!

Magikua izen da.

Eskerrikasko Paul eta Mecu!



Badakitzue zegaittik deiketan dan Tierra del fuego?


Guk ez gekixen. Itxuria oin 5000 urte inguru, egurrezko kanoetan Beagle kanalera heldu zien lehenengo biztanliak: Shamanak. Honeik piluzik ibiltten zien (hemen eitten dauen hotzakin!). Hori bai, foken olixua gorputz danien protezino moduen emunda. Shamanek egun danien sua itxungi barik eukitten euien, hortxe arrazoia!


5000 urte iraun zauien lur honeitan bizi baldintza gogor horreitan bizitten. Gizon txurixa "sartu" zanien ordia, 100 urtetan desagertu zan. Imaginau geinke... zelako triskantzia ein zan. Bakarra geraketan da: 80 urtetik gora daukon emakume bat.d









Glaziar eta orratzen lurraldea


Ushuaiako egonaldi magikuan ostien, moskito bat emuten zauen hegazkin bat hartu eta Calafate-Chalten alderuntz fan gitzen. Argazkixetan hainbeste alditan ikusi dittugun Perito Moreno glaziarra eta eskaladorientzat hain ospetxuak dien Fitz Roy eta Cerro Torreko puntak ikustera. Glaziarrak biajian asko ikusi dittugu baina hau... hau ikusgarrixa da! Luzeeran 30km dauko eta zabaleran 5km, laku baten bukatzen da. Momenturo izotza apurtu eta jausten.


Ta Fitz eta Cerro Torreko orratzak eta inguruak... ederrak die. Gu inguruen ibili gare oinez baina salamadra parie (berriro juntau garela) orratzetan gora ibili die. Goittik ez dakigu baina behetik ederrak die.

Oin berriro be Buenos Airesera bueltau gare. Hegua atzien itxi eta Iparrera begiraketako, edo Bolibiara, edo Uruguaiera... ez dakigu. Hurrengo kapituluen kontauko dotzuegu.

Bittartien ondo jarraittu!

Patxo bat.



Asmakizun bat zuentzat:

Ezetz asmatu...

Magallanes pinguinuen artien, papua pinguino bakarra dau. Ezetz asmatu zein dan! Pistatxo bat, moko eta hanka naranjak dauko ta bestiek ez.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa ondo biziz!
Zueina larreikua da!
Gu hemen betiko martxan... Gaur be edurran bisitxia euki biher omen dou ta haren zain gauz!
Bestela nobedade gutxi ta zaharrak barri!
Ondo jarraitxu!
Patxo potolo bat!
naiara o.

Unknown dijo...

aupa pareji!!!!! muxu eta besarkada haundi bat bihotzez!!!!!