
Hemen gaz, gure abenturako azken txanpan.
Ixa bukaeria ikuketan.
Bukaeria ikuketako goguakin eta errespetuakin.
Hainbeste imaginau douena.
Gure pentsamenduko rekuerdo on danak batuta einddako gezurretazko paradisutxua.
Noixien behin eurixa darixola (…) egoten dala akordetan be ahaleginketan gare,
Daukon gehixegizko edertasun horrei disdiria kentzeko (baina kostau halatabe).
Kontua da laister ikutuko douela amets honen bukaeria.
Goguakin eta errespetuakin.
Baina ez guk asmatutakua,
Gordina baizik.
Eta bai Lartaun, ilusino berdinakin eingo dou azkenengo spring hau be.
Oin Euskal Herritisak jota egotia politta izen da guretako.
Sentsazino gazi-gosua.
Bestaldetik penia emuten dusku amets honi bukaeria emutia.
Baina onarketan hasi biheko gare, ziklo hau izten.
Eta ezin itxi zuei eskerrak emun barik.
Bai, zuri be bai.
Etxekuei batez be. Gure gora-behera danak aguantetiarren. Momenturo hor egotiarren eta hainbeste gauzagaittik…
Urten aurretik eta biajien tarteka gurekin egon zarienoi.
Gure abenturak zuekin konpartirutia itxi dozuen danoi (eta sekretuak gordeten permitiru dozunoi be bai). Bai agur bat botateko balientiak izan zarienoi.
Eta baitta isil-isilixan atzetik jarraittu dozuenoi.
Beste esker bat, bidaian aterpia, janarixa, herraminttak, dutxia… eskeini duskuen danei,
Eta gu bidaian egon garen bittartian borrokan jarraittu dozuenoi.
Eskerrikasko,
Heldu da amets hau izteko momentua.
Ate hau itxi, beste batzuk zabaltzeko…
Ate berrixak zabalketako…

A la orden!


































Zaila hitzez espliketia.







