A la orden!
Republica Bolivariana de Venezuela.
Andietatik Karibera. Aldaketa latza. Danien, jentian izakeran, kliman, plaietan, preziuetan (hau garesti jak!),… ahorita, ahorita eta la prisa mata amiga!
Bertakuak kontsumista hutsak diela konturatu gare. Artisauak oso pozik daz, hemen ondo saltzen ei daue eta. Portzierto askok gu be artisauak garela uste daue, gremiokuek barne. Iguel ixe urte betien gainien erropa berdina darabilgulako izen leike… je! Egixa esan biaje danien artisau askokin juntau gare eta edarto moldatu gare gehixenekin. Euretariko asko be jira ta biraka dabitz eta.
A! Hemenguek bizkar hazurrien hazur bat gehixau daukien hori egixa dala konprobau dou. Bai gure begixekin ikusi dou zela mobiruten dauien ipurdi eta gerri aldiak. Hazur hori barik ezinezkua izengo zan. Gainera ez daukie diskoteka biherrik, kotxiek aparkau, maleterua zabaldu eta jesukriston bafliekin aire! Danak dantzan. Gozada bat.
Bueno eta lasai bukaketako etorri gitzen hona, paisaje dotorietan eta eguzkipeien. Ba horren
faltaik eztou euki. Plaia ederrak eta itsas azpixa be politte. Hori bai, hondartza gehixenak bakarti eta salbaje samarrak tokau jakun arren, Saturraran itxurakoik be topau dou. Bueno, bueno, bueno… eta hemen gure azken bisitie. Tio Jim.
Desietan euen jira ta biran agerketako eta justo-justo ailegau da, azkeneko kapituluen ixa.
Aupa tio! Igerten da Bergarakua dala, ikusi bestela zelako txulo egoten dan…
Desietan euen jira ta biran agerketako eta justo-justo ailegau da, azkeneko kapituluen ixa.
Aupa tio! Igerten da Bergarakua dala, ikusi bestela zelako txulo egoten dan…Salto del Angel ez dou ikusiko hemen baina guretako inportantiaua dan zerbaitt ikusi dou. Euskal Herrixa hainbeste maitte dauien errefuxiatuen bizitza. Euskal Herrittik hain urrin bizitzera derrigortuta dazenak euskaldunak. Eskertzekua esku zabalik , bihotz zabalik eta etxietako atiak zabalik emun duskuen maittasuna. Besarkada haundi bat danoi. Eskerrikasko.
Ba holaxe, seguruena azkena-azkena kapitulu hau ez da izengo baina… azkenetarikua bai.Ene…
Gora bihotzak!







2 comentarios:
kabiru eeee?
Argazki honeik ikusi ta destinoz konfundiru nintzela pentsau ta pentsau nabil!
Tio Jin...zeuk bai jakin!
Aprobetxau!
Mi
joooo
Publicar un comentario