viernes, 12 de diciembre de 2008

Hegoko Irla


Zelanda Berriko hegoko irlan gaz. Euskal Herrittik urrinenetariko puntu baten. Urrin egon arren be, askotan zaila ein jaku Degurixan, Urederran, Pirineotan edo Zelanda Berrixen gazen jakittia. Antzekotasun dexente dauko eta.


Hemen kilometro gutxitan gauza askokin ein dou topo; fiorduak, mendi altuak, glaziarrak, bitxo polittak (fokak, pinguinuak...), ... Kilometruak ein eta ein ibili gare. Gero geldiuna luze batzuk ein dittugu parke naturaletan eta mendi buelta polittak be bai! Merezi izen dau.


Erbi eta laban jateko animali mordo bat dabitz suelto hemengo basuetan eta kaminu inguruetan. Nerbioso ibiliko zitzieke horko kazarixok! Hainbeste erbi alde batetik bestera ikusitte! Kaminuen be animali mordo bat ikusten dittugu hilde.


Paisajiak elegantiak die. Fiorduak adibidez. Benetan bitxixak. Itsaso ertzien dazen mendi altuak eta itsasua mendi artien kurba ta kurba sartzen. Zaila asmaketan itsasuan dazen lur zatixak dien edo lurrien dazen itsaso zatixak.


Kilikagarrixa izen da itsas lehoitzarrak ikustia. Euren lekuetan, plaian 2 metrotara. Eurak eta gu bakarrik. Ez da komeni izeten larrei gerturaketie baina badakitzue umiei zeoze ez eitteko esaten jakienien ze eitten dauien, ezta?


Pinguinuak txiki xamarrak pentsau jaku. Haundixauak zielan ustie geunken. Espezie kontua ei da. Hori bai, xalauak benetan!


Franz Josef, munduan azkarren mobiruten dan glaziarra be ikusi gauen. Ikusi eta ikutu. Bertatik bertara kriston ilusinua eitten dau. Hori bai, gu moruko perigrinuek akojiruteko guztiz preparauta dau. Hain haundixak ez dien glaziarretan be ibili gare, Mt Cook eta Fox.




Ba holaxe, oin gabonak ipar irlan ospatuko dittugu. Bixok junto-junto furgonetatxuen, gure super cous-cous menuekin!


Zueik ederto pasau gabonak Euskal Herrixen eta jan eta edan gure partez be! Kontuz turroi larrei jan barik!


Hemen hego irlako argazki batzuk: Dana dala, konbensiruta gaz argazki
xek ez dauiela hemengo edertasun dana harrapetan baina ideia bat ein deizuen behintzat...


Ondo bukatu urtia!
































































domingo, 7 de diciembre de 2008

Zelan da?


Zelan da ba? Zelanda Berrixa! Bai, bai, hemen gaz azkenien. Mega furgoneta bat alkilau eta momentuz hegoaldeko irlia ezauketan. Hori bai, furgonia Lartz eta Pertsen aldeien, dotoria da! Igual honekin bueltauko gare Euskal Herrira.

Bestela Zelanda Berrixak ongi etorri freskotxua ein dusku eta Euskal Herriko edurrak faltan botaten genittula ta, hemen edurra be! Ez, ez dusku edurrik ein, hemen uda da baina mendi tontorrak zuritxuta daz eta bixoi be ilusino apur bat ein dusku hori ikustiak.


Atzo mendi buelta bat ein gauen eta hasierako kontakto hau ederra izen zan, pufa! haixe freskua arnastia!


Kaminuen fan ta fan eitten gare eta bertan kriston kontraste
polittak ikusten dittugu, guai dau! gainera oso kotxe gutxi dabitz errepidien.


Ba holaxe, momentuz beheko irlan gora eta behera jarraittuko dou; fokak, delfinak, fiorduak, alpiak... ikusi guran. Eta honeik danak ikusten badou eta ez badou be... hurrenguen kontauko dotzuegu, konforme?

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Bula!



Bula! Bula!... Fijin sartziaz bat ikasi biher izen douen hitza; osasuna! esan gure ei dau eta hitz bakar hau gauza asko esateko erabiltzen daue (doinu eta luzeera ezberdina emunaz).



Ba holaxe, hainbeste lan ein ostien gure atsedenalditxua hartzia erabaki gauen bai eta benetan erabaki ona izen zala.



Atsedena eta bertako paraje eta jentiak ezauketia txute potolua izen da. Egun danian ixa erropa barik eta ortozik ibilttiak ez dauko preziok!






Aireportuan urten bezain pronto konturatu ginen bertako neska-mutilek ez eukiela, ez australianuen antzik, ezta thailandesenak... Hasieran batez be neskek atentzinua deittu zuzkuen. Kriston neskatzarrak die! haundixak, fuertiak eta nortasunez indartsuak. Hau be kultura sexistia izen arren, neskek indarra daukie herri hontan, presente daz! Ta gero mutilak edo hoba esanda gizonak! jode! zelako gizonak! Holako gutxi Euskal Herrixen, benetan.




Bi irla ezagutu dittugu. Berez Fiji 322 irlaz osatuta dau baina hurrengorako itxi dittugu beste batzuk.




Hori bai, parafernalixa guztixa eitten duskue turistoi. Ongi etorrixa gitarratxuakin, masajiak... badakitzue dirua daukoelako boteretsu garela sinistu deigun. Halatabe onena da eurak hori ez dauela sinisten eta abesti artien eurak txantxa ta txantxa, guria barre eitten ibiltten zien. Ez gauen ulerketan baina seguru hauxe esaten zauiela "honeik bai leluak, holako bi txorradakin hobeto sentiruten die..." eta eurak bittartien edarto pasetan.




Irla nagusittik txiki batera fan gare. Oso txikixa zan, asko jota 15 turista egongo gitzen. Bertako batek, Israelek, kontau zuzkun oin urte gutxi dala bere aittak ganaua eukitten eula irlan. Ez euen oin dauen txiringitua. Bakarra dau eta ondion be nahiko xumia da. Behixak begira noixien behin pasetan ziela baina han ez zauen beste ezebe (begetazino eta palmera ugari bai). Oin be ez da bizi inobe.




A! hori bai, intimidade bila fan ginen bertara eta han ze topauko ta... txan-txan! litera mordo batez betetako gela haundi bat, oooooo.... baina irla trankila izeterakuen topau genittun gure intimidade tokixak.





Holaxe ba, inddarberriketako ederto egon da baina

barriketa gehixau ein barik bertako irudixak ikusizue; askotan irudixak berbak baino gehixau balixo dauiela esaten daue eta...




No coment... arrantzan,



Jira ta...



Bula dantza,


...bira.




Anddy handixa! ongi etorri lorie jarten,


Atxabaltako gaiterua pazifikuen,




Emakumetzarrak, honeik zaukien ipurdi meneua,


Intimidade bila...





bula...





mezua zabalketan,




ññooooo....





...intimidadia topauta!




Nunguak uste dozue diela honeik?




Bai, bai, Fijiano itxura larrei ez daukie. Gutxien uste douen lekuen be (Himalaia puntan- Aupa Iñargi eta Enekoitz!-), euskaldunak! Leire eta Asier Bilbotarrak. Gure antzera jira ta biran dabitzen beste batzuk. Aupa zuek!






Zuentzat. Horko hotzak apur bat bareketako!




Patxo bat.