
Zelanda Berriko hegoko irlan gaz. Euskal Herrittik urrinenetariko puntu baten. Urrin egon arren be, askotan zaila ein jaku Degurixan, Urederran, Pirineotan edo Zelanda Berrixen gazen jakittia. Antzekotasun dexente dauko eta. Hemen kilometro gutxitan gauza askokin ein dou topo; fiorduak, mendi altuak, glaziarrak, bitxo polittak (fokak, pinguinuak...), ... Kilometruak ein eta ein ibili gare. Gero geldiuna luze batzuk ein dittugu parke naturaletan eta mendi buelta polittak be bai! Merezi izen dau.
Erbi eta laban jateko animali mordo bat dabitz suelto hemengo basuetan eta kaminu inguruetan. Nerbioso ibiliko zitzieke horko kazarixok! Hainbeste erbi alde batetik bestera ikusitte! Kaminuen be animali mordo bat ikusten dittugu hilde.

Paisajiak elegantiak die. Fiorduak adibidez. Benetan bitxixak. Itsaso ertzien dazen
mendi altuak eta itsasua mendi artien kurba ta kurba sartzen. Zaila asmaketan itsasuan dazen lur zatixak dien edo lurrien dazen itsaso zatixak.Kilikagarrixa izen da itsas lehoitzarrak ikustia. Euren lekuetan, plaian 2 metrotara. Eurak eta gu bakarrik. Ez da komeni izeten larrei gerturaketie baina badakitzue umiei zeoze ez eitteko esaten jakienien ze eitten da
uien, ezta?
uien, ezta? Pinguinuak txiki xamarrak pentsau jaku. Haundixauak zielan ustie geunken. Espezie kontua ei da. Hori bai, xalauak benetan!
Franz Josef, munduan azkarren mobiruten dan glaziarra be ikusi gauen. Ikusi eta ikutu. Bertatik bertara kriston ilusinua eitten dau. Hori bai, gu moruko perigrinuek akojiruteko guztiz preparauta dau. Hain haundixak ez dien glaziarretan be ibili gare, Mt Cook eta Fox.
Ba holaxe, oin gabonak ipar irlan ospatuko dittugu. Bixok junto-junto furgonetatxuen, gure super cous-cous menuekin! 

Zueik ederto pasau gabonak Euskal Herrixen eta jan eta edan gure partez be! Kontuz turroi larrei jan barik!
Hemen hego irlako argazki batzuk: Dana dala, konbensiruta gaz argazki xek ez dauiela hemengo edertasun dana harrapetan baina ideia bat ein deizuen behintzat...
Ondo bukatu urtia!






















3 comentarios:
Ez dakitt argazkixok horko edertasun guztixa jasoten dabien edo ez, baña benetan ederrak diela.
Dana itxi eta bertara fateko Kriston gogua emuten dau. Gañera, aurten daukoun opor luziakin.. Batzuk behintzet, betiko ametsa betekou, hau da, maitra-maistruak baño opor luziauak eukittia.
Ondo pasau zueik be. Gañera, oker ez banau, aurten guk baño ordu batzuk lehenau hasikozue urte barrixa. Abixau zelakua datorren!!
Txorixo onak eta Urde Berri on!!!
Aurrera Bolie!
Anjel
ke patxa pareja!!!!
ikusten dot, aurtengo gabonetan lagun eta familixakuek, foka eta pinguinuekgaittik aldatu dozuela... bueno... ba eztakitt zer esan.... pobres pinguinos!!!jejje
aurten gaiñera, eitb-ko manu maritxalar olentzeruan anunziua, zuengan inspirauta in daue. isla galdu baten dauen euskaldun naufrago bati, olentzerok txalupa bat zela erregaletan dutzen agertzen da. igual zuei be allegauko jatzue, zeiñek daki!!! hori bai, zuen moruko lau ero bost parejakin hurrengo urtian eztou olentzeroik eukiko.
benga ba, zuek segi zueiñien eta ondo segi zuen furgonetako berotasunien!!!
P.D: olentzero zuengana allegetako bere itxurie daukon muñeko bat montaubikozue, txorimalo antzeko bat, bestela...
aupa tio gari eta tia larraitz:
oinguen be eztau inbidixaik bapez, aspertu itxurie daukotzue,
guk atzo urteroko bertso saiue euki geuen, amets eta sustraikin, eta barre batzuk be ein genittuen. Larraitz, zure amak be jaso euen bertsoren bat, galdetu eiozu.
ta bestela, ba ondo hasi urtie zuek be! argentinan? bife de chorizo, dulce de leche, alfajores, cordero patagoniko.... rebueno!! ze oroitzapenak... ushuaiatik bueltatxo bat... geuk be maletie ein eta segiruen hartuko geuen abioie bertara fateko. gorantziak emun patagoniari!
patxo pototo pototo bat zubillagatik
4 perts
Publicar un comentario