martes, 23 de diciembre de 2008

Iparreko Irlia

Gorri-gorri, sumendixek ugari!
Ilunkarak be gori..
Frodo? Nun dau Frodo?Berdetik gorrira. Goiko irlia barrutik sutan dauela emuten dau. Ta manta berde azpixen sua kabiru ezinke dabilela. Hau dala ta, edozein zirrikitu topetan dau keiak, suak, beruak,... ihes eitteko. Egunen baten praust! danak errebentau biher daula emuten dau. Baso berdietatik urten eta lurralde gorrixen sartu gare ba. Hau bolkan, termak, lokatz potzuak eta jeiserrekin betetako lurraldie da. Berdia eta gorrixa nahastuta, diferentia eta ederra! Lurra bizi-bizi dau hemen.

Ein dittugu mendi buelta batzuk sumendiren baten inguruan, Togariro eta ikusgarrixa! Guk erreferentzia Teide eta Lanzarote inguruak geuken baina... jode, honek ez dauko zerikusirik. Gorri-gorrixa, marroia... "Los Senor de los anillos" grabau zan lekuetatik ibili ginen.

Hemen be euki dou sopresa bat, Fijin ezautu genittuen Bilbotarrekin juntau gitzen. Subidoi bat!
Zelanda Berrixen uda izen arren, ez dau bero larrei eitten. Egunen batzutan eurixe be ein dusku eta beste alternatiba batzuk topau biher izen dittugu... rokodromuen be hortxe ibili gare, jo ta fuego!
Goiko irlan harrittu gaittuen beste gauza bat, maorixen presentzia izen da. Danak esaten zuskuen Zelanda Berrixen maorixen egoeria Australian aborigenan baino askoz hobia zala baina... guk beheko irlan ez genittuen hainbeste ikusi eta ez jakun pentsau holakoik ikusteik. Egixa esan, australiakua negargarrixa zan. Ta goiko irlan sartziaz bat, ile horixak eta azal beltzaranak nahastuta bizi diela ikusi dittugu. Danak be lanpostu igualtsuetan, kalietan... Maorixen hizkuntza be entzun eta kartelak bi hizkuntzetan ikusten die. Dana dala, inpresino hau eurekin zuzenien berba ein barik euki douena izen da, eurai gero entzun ein biherko jakien...

Gabon eguna, Garin eguna... danak ospatu dittugu. Hemen hainbeste terma eta ur bero, lokatz... ba guk be horreik probetia gure genittun eta hortxe gure autoerregalue, spa batera fan gitzen. Ximel-ximel mahaspasie letxe geldittu arte egon gitzen han.

Hona be Olentzero ailegau da! eta korreotik bialdu dittuzuen frito, arrain eta pastelak be ailegau die, eskarrikasko! turroia bidian galdu dala uste dou...

Oin Gabon Zaharra pasetan eta urte barrixa hasten Argentina aldera goiez...

Hau dala ta, urte barrixa beste kontinente baten hasiko dou... Han ze dauen ikusi eta parien jarten jakuna probetan goiez.

Ondo bukatu urtia eta hoba hasi urte barrixa! Urte barri on!






Patxo potolo bat danoi!

1 comentario:

Anónimo dijo...

URTE GORRI ON!!!
Patxo potolo bat Atxabaltatik!
Naiara eta Oier.