Irakurri dittugu egin dittuzuen komentarixuak; Xabi, Mire, Gorka, Usoa eta Josu, Ainara, Ainhoa, Eli... Asko eskertzen die. Aupa zuek!
Hemen gaz, juergia barne euki dauen mendi bueltatxua in ostien, Kathmandun. Hori bai, 12 orduko biaje latza in biher izen dou, 160 km itxeko. Norberak atara deixela konkluziluak

. Bidia, zauenien behintzet, basopista estilokua ta jesukriston barrankuek bide ezkinan. Emozino fuertiak biher dittunak badaki nora etorri. Ta ez pentsau autobusien hankak luze-luze inda etorri ginenik e? Junto-junto, sekulako perfume usaina.

Gosainkud izena daukon festibala dala ta, Nepaltar asko mendixen gora estaziauta juaten die kantu ta dantza artien. Lo gutxi ta edan

ugari. Interesantia. Bakotxa bere herriko janzkera eta abestixen doinuak 4 haizetara zabaltzen. Egun honeittan Karma eta bere herriko 40 bat lagunekin ibili gare, hortaz jaixa eurekin batera bizi izen dou. Politta izen da hau bertako jendiaz bizi izatia. Esan biherra dau be, euren presentzia festibalien bastante agerikua iz

en dala. Gu be animau gare dantza ittera. Hori bai, eskerrak eurixa hasi eta eskusa ederra izan zala gu bixok erretiretako bestela gau osua korruen dantzan ingo gauen. Kantu bat bukatu orduko gabonak.

Halatabe gogorra izen da. Monzoi garaixen gazela ondo asko igerri dou. Eurixa ez da geratu bez in ta alturiak be faktura apur bat pasau duzku; buruko mina, katarrotxua... Sentsazino ezberdinak bizi izen dittugu ba. Hotza, pozam haserria, flipau momontuak, nekia, komuniketako gogua eta ezin, humel sentsaziua...

Lakuraino heltzeko; egun bat autobusez eta beste 3 oinez egin biher izan dittugu. Bidien lo itxeko izen dittugun kondizinuak be latzak izen die. " Al roce", bueno, bata bestien g


ainien ta ke pilia anbientien. Eskerrak jateko kriston bariedadia euki douela; arroza, arroza eta arroza. Dal bhat izeneko platua gosaltzeko be jaten daue. Arroza, lentejak eta pataten arteko konbinazino bat da plater hau. Gustora jaten da, baina barietia be eskertzen da. Arroza belarrotxik urten biherrien gaz.

Baina bueno, oin hemen bueltan Kathmandun gazela, sentzasino guzti honein batuketia oso politxa izen dala konturatu gare. Merezi izen dau.
Gora Andramaixak! Gora Gosainkud!