domingo, 31 de agosto de 2008

Annapurna


Rediox!! Annapurnako gailurra (8.091 m) oso gertu euki dou, baina eguraldi kaxkarra dala ta, kanpamendu basetik Pokharara bueltan etorri gare... tontorrana hurrengo baten izengo da.
Egun batzuk in dittugu laino eta euripeien. Ximur-ximur indda gaz. Momentu oso gogorrak pasau dittugu; monzoia dala ta busti-bustitta, ordu asko oinez, leku batera heldu eta ez jendeik, ez liburuik... ordu luziak. Baina azkenien honei be hartu dotzau puntua.
Trekineko bigarren egunien Annapurnak keinu politta in zuskun. Haundi-haundi, txuri-txuri eta misteriotsu agertu zan laino artetik. Zoragarrixa.
Treking hontan euki gauen gure bidaiako lehen euskal dosixa; aupa Inargi eta Enekoitz!
Euskaldun honeittaz aparte, euki dittugu beste bide lagun batzuk, muxu nepaliar goxo-goxo eta odoltsuak emun duskuen "sandijuelak". Bide zati baten hanketara begira egon biher izen gare Annapurnai begiratu ezinka. Oinarte zer zienik bez ta oin ondo ikasi dou zer dien ta zer itten dauien.


Oin Pokharan gaz, leku agradablia; batidotxua, boilerixia, konprak, laguntxuak... Laburbilduta giri papelien, giri for ever. Indiara sartu aurretik inddarrak hartu nahi dittugu, badakigu ta kontrastia haundixa izengo dala.
Aurrera bolie.

7 comentarios:

Unknown dijo...

Apa PRIMOSSSSSSSSSSSSSSSSS!!!!!!!!!
Ze politta,baina ze politta.
Enbirixia ugari emoteoztazue!!
Ondo segi ta patxo pilia Euskal Herritxik zuondako!!!!!!!1
PATXOOOOOOOOOOOOOOOOO
OSASUNA TA ASKATASUNA!!!!!!!

Anónimo dijo...

Bueno bueno, ikusten dot umoria behintzat ez dozuela galdu.
Segi holaxe eta animo.
Aurrera bolie!!
Anjel

Anónimo dijo...

joeee zuek zare zuek!!! annapurna azpittik pasau eta igo bez? joeee etzare atxabaltarrak emuten, jejeje!!!

ikusten dot anti dopajia be pasau dozuela "sandijuelekin", puff etzan gozua izengo bitxo horreik hankatik despegetia..

bueno ba ondo segi pareja!!! eta txubaskeruak gorde, indian be falta ingotzue eta!!!!

besarkada bat atxabaltatik!!!

Anónimo dijo...

aupa ekipoooo!
bua, bape inbidiarik, ezebe,...grrrrrrh!
hementxe gaz, tandema luze-luze dabitz itten, jan be hala itten dabe-eta. Hauek dira gure montzoitxoak!!
Bestela, politto-politto tamaina hartzen.
Bueno, zueik bittartien jarraittu gu bidaiatzen.
Patxo pototo bana.
Perts&Perts&Itoitz&Ekhi

Anónimo dijo...

Ei, ei,ei....
Eskertzen die zuen kontu honeik.
Animo rediox!
Eskerrikasko Larraitz eta Gari.

Patxo bat danoi.

miren dijo...

Kaixo maitte!!
Ze ongi bizi zaten hortik barna... Ze enbidia!!
Gustura ari naiz zuen historitxoak irakurtzen asike jarrai faborez!!
Muxu mila biei...
Badirudi etxean asuntoa ongi ongi doala... bueltan bisita segura!!!
Muxu mila... Miren

Anónimo dijo...

Annapurnara ez igotiana, sangijuelak odol barik itxi dotzuelako izengo da ez.....
besarkada bat Atxabaltako kz gunetik (ze ordenadoria jodidu jat) inbidixiak jota, Eneko.