"Hawai, Bombay... es un paraiso" beti holaxe kantau izen dou baina Bombay behintzat guretzat paraisua ez dala konprobau dou! Hantxe ikusi dou sekula ikusi douen miserixaik haundixena eta. Tren estazinotik hotelen kaleraino bixok isil-isilik, inpresionauta, fan gitzen. Gogorra.
Nepaletik urten eta ekialdetik mendebaldera gurutzatu dou India. Varanassittik hasi eta Bonbayera. Aldaketa haundixa. Jentia diferentia, inguruak zikinauak, emakumeik ez leku publikuetan, trafiko ugari, norabideik ez, zaratia... Beste mundu bat. Varanassi Indiako bihotza dala esaten daue, joder bihotza, bihotza...
en daue hindu batek espero leiken gauzaik haundixena. Hilddako makinatxo bat erueten ikusi dittugu kalien gora eta behera, honeik erreten, honein useina be hartu dou... Kalietan behixak, txakurrak, umiak, arratoiak, aguriak, basuria... dana nahastuta. Bihotza, bihotza... potentia daukola Indiak.
Indiai agur esateko Bollybooden be egon ginen, 3 ordutako
Profundua benetan!.

Oin Thailandian gaz, Patillasen eta Mettan etxien. Ederto zainduta gaz. Aurretik galdutako kiluak errekuperetan gabitz eta hori goixetan pistinan largo batzuk eitten dittugula...
en fin! ederto gazela.
Hasi gare maletak preparetan laister Thailandian hegoalderuntz fateko eta bixen
bittertien Bangkoken apopillo moduen jarraittuko dou!
Patxotxuak danoi!

2 comentarios:
Egunero lanian hasi aurretik zuen leihotxora gerturatzen naz ezer berririk idatzi dozuen ikusteko. Ilusiñua itxen dau zuein abenturen berri jakitxiak, ikusten dot primeran zabitziela!!! Disfrutau!!!
Arkaitz ta Metta, agur bat hemendik!!!
Naiara
CHOMMRONGEKO LAGUNAK!!!
Ze arraio, zuek bai bizi!!! Aupa Garikoitz ta Larraitz, hemen Enekoitz. Sartu naiz zuen blogean eta kabento, aibadios hortxe gaude ta Iñargi ta biok!! Detaile ederra zuena! (ze gudari itxura daukagun ezta?).
Ta oain berriz Tailandian, itxura politta du txinitoen herri horrek...Ta onena, Indiatik bizirik atera zeatela, ezta gutxi. Arrazoi pixka bat ere bazun guk zuei kontatutakoak ezta???
Gu hemen gabiltz, galdetzea okurritzen zaion bakoitzai India putamierda earra izan zela esanez (zertako leundu gogorra dena), eta jendeak harrituta beitzen dizu, klaro, oporretan ez disfrutatzea ere okurrentzia latza ez al da? (Ta zertako jun zeate ba haraino?-amonak). Holakuak gara ta, kuriosuak.
Ba holaxe, oporretako liluratxo horretatik jeisteko lanian hastea bezalakoik ez. Ta zuek segi tope, tarteka herrimintxorik edo sartzen bazaizue, hau betiko moduan dao ta (betwen France and Spain)(but not Andorra).
Bueno parejita, eingo det zuen blogan segimendua (oain gainea langabezian sartzen naiz ta, puff....). Topera disfrutau egun bakoitza, mundua toki bitxia da ta!!!
besarkada bat
Enekoitz Ta Iñargi
(ah: asmatzen badet hurrena argazki guapo bat eta nepalen eindako bertso bat (habanera) bidaliko dizuet, harek bai merezi ta ez beste herri-bertedero horrek!!!).
Publicar un comentario