G'day! How are ya... Imaginau hau australiana haundikote batek ahozkatuta ze izen leiken. Gu aho zabalik inglesez edo txinoz dabilen bereiztu ezinka. Hemen apostrofiak jarri eta letrak jaten dittuzte ugari. En fin, australian english.
Australian gaz, Sidney-en. Esti eta Oierren etxien.
Euren etxie plaia dotore baten onduen dau baina hau ez da Thailandiako plaien modukua.
Ordu danetan. Goixeko 5etan hasten ei da mobimentua. Bueno, hori esan duskue Esti ta Oierrek. Ondio
ez gare animau goixien-goixeko espektakulo hau ikusten. Guk pontxio-pontxio eitten dou lo berandu artien eta!
Gure asmua lan eittia da. Bai, bai. Lan eittia, ondo irakurri dozue. Ez dakigu ze eitten bukatuko douen baina diru apur bat pilaketie gura dou biajetan jarraiketako.
Ez dakigu ze lan ein biher izengo douen baina esan duskuenez lan gogortxuak izengo die. A! patrozinadoriak be gustora onartuko genittuzke!
Australian ez daukou asmoik Sidneyttik oso urrin fateko. Horregaittik hiriburua pateau dou
oingo egunetan. Hiri trankila eta politta irudittu jaku. Penia da, ondio behintzet, hemen ez douela kanguro edo koalaik ikusi. Hori bai, batman eta bere kuadrilia ezautu dittugu.
Klimiai dagokixonez, hemenguek bero eitten hasi dala esan duskuen arren gu ezin aklimatau gabitz. Aspaldixen jantzi ez douen txandal, jertse eta zapatilak kendu ezinka gabitz eta. Baina eskertu dou!
Teknologixa aurreratuen munduen sartu garenez, intentauko dou gure barri sarrixau emuten.
Bittartien kalluek eitten goiez.
Ondo segi!
Patxotxuek danoi!

9 comentarios:
Ze pentsetan ziñuten ba!!!
Sosak ere bukatzen direla!!
Gari nahi bozu Btari galdetuko diot ea Australia aldean komertzialen baten bila dabilen eta oin hortik esperientziadun bat dabilenez... jejeje!!!
Ondo segi!!!
aupa bikote!! zuek bai ondo bizi!! a ze inbidia, sanue baiñe!!! zuen eskursiñue ikusiot eta buf zoragarrixe benetan. bizitatu dozuen leku bitxi guztiak!!! moomentu honetan oporretan egongo banintz bezala nau, ametsetan zuen argazki eta kontutzuek irakurten. ba hoixe, hemendik aurrera oporrak nahi dotenien eta lekuz ezin nazenien mobidu zuen eskursiñuekin konformau biko naz.
patxo handi handi bat eta zaindu
euskal herriko neskarik politxena
aio
iepa bizizalez!!!
ikusten dot zuen ametsa jarraittu ahal izeteko, egun batzutan ezpada be, esnatu eta mundu hontara bueltau biher zariela, ongi etorri!
eta ze lan inbiozuen? biajeko kurrikuluma badaukotzue!!! larraitz ingleseko klasiak emuten perfekto, eta gari motorrien pitzak banatzen, ero bizikletak garbitzen, ero... ejejje.
bueno ba, suerte lana topetako orduen eta aber poltsikuak apur bat bete eta zuen ametsetako (eta gure ametsetako) biaje hori segiruten dozuen!!!
gora bi euskal kanguruek!!!
azkenian ordenadoria konpondu dugula eta hemen aurreneko komentariua teklauan gainera nahiko baba bota eta gero... aurreko urtian batek inbiria eman bazin aurten zuek biek... zer esan!!! ba ondo ondo segitzeko hola, eta ale, inglesa gogoz praktiketako!
muxuak eskoitzatik. iraitz.
jodeee, jodeee,joooodeeeee..... Ni hemen aterrizau ezinka eta beste batzuk goixak juaz, zerurantz biajetan ikustia euki biherra be!!! Nik bebai gurot!!! Guk bebai gurou!!!! Onartu biherra dauket zeuein bloga ikusitta, lehenau inoiz ez bezela (eta badauket makiñatxo bat jende inguruen fan dana) Thailandiara fateko gogua sartu doztezuela!! Aupa, aupa pareja, asko asko disfrutetan jarraittu eta eutsi gogor lan in biherra toketan bajatzue!! Irabazittakua ondo gastetako izen deilla behintzat!! Muxu haundi-haundi bat eta laixter arte!! Gari
Epa pareja!
uf, hemen hotza hasi dala eta, zuein argazkixak ikusitxa harutza fateko gogua sartzen jat! Ondo ibili Australia aldian, lana bai, baina larrei be ezizue in...
Mireia
Zelabaixota no mola! K23 egurra emuten dabil blogien e?
Egun osua ordenadore aurrien eta ez dakitzue komentarixoik itxen ala?
firmetia ahaztu jat!!!
Gari.
lanien dabitzela eta, denporaik be eztaue hartzen ezer idazteko. koittauak!!! honezkero eskuak kallos beteta eukikoittue...
Lana ein biozuela eta, ez pentsau neri behintzet pena haundirik emuten dostazuenik. Doiela hori oin arte pasau doun enbirixa guztien ordainetan.
dana dala, lana eindda be gu baino hobeto jarraitzen dozuela uste dot.
Epelau bai behintzat, hemen mendi tontorrak zurittu die eta!
Ondo segi bikote, eta jarraittu informaziñua bialketan.
Aurrera Bolie!!
Anjel
Publicar un comentario