
Bai, bai... berandu baina seguru!
Hementxe gatoz, kostata! Mundu modernuen baina interneta latz! dolar bat bota eta 15 minutuen moztu eitten da interneta. Baina gaur Ortziri harrapau dotzau portatile eta bagatoz!
Lana, lana... eitteko asmuakin eta erreferentziatzat geuken ostalera mobiru ginen. Han lan aukerak egoten ziela ta. Bagekixen bertan mondrautar bat euela ta Avalon Beacherantz etorri ginen ba, lanerako goguekin. 
Ilunkaran autobusetik bajau eta ostala topetan gebiltzela, txistu bat! ostala indiketan. Ta gure artien... ene motxilero pinta
galantak daukou, galdetu barik horreik badakixe nora fatie gure douen. Eta gerotxuau, ene... uste dot euskaldun itxurak hartu duskuela... eurak be hola emuten daue ta. Azkoitiarrak; Olite, Mikel eta Joseba. Gero gelak aukeratzen fan eta 6ko geletan gaz; Iñaki, Ekaitz, Iñaki, Ioritz, Larraitz eta Garikoitz. 3 Getariar, Oriotar bat eta 2 Atxabaltar. Beste danak hikan jo ta fuego eitten daue eta gu hor ibiltten gare, totelka! Inbidixa apur bat emuten daue!
Ilunkaran autobusetik bajau eta ostala topetan gebiltzela, txistu bat! ostala indiketan. Ta gure artien... ene motxilero pinta
galantak daukou, galdetu barik horreik badakixe nora fatie gure douen. Eta gerotxuau, ene... uste dot euskaldun itxurak hartu duskuela... eurak be hola emuten daue ta. Azkoitiarrak; Olite, Mikel eta Joseba. Gero gelak aukeratzen fan eta 6ko geletan gaz; Iñaki, Ekaitz, Iñaki, Ioritz, Larraitz eta Garikoitz. 3 Getariar, Oriotar bat eta 2 Atxabaltar. Beste danak hikan jo ta fuego eitten daue eta gu hor ibiltten gare, totelka! Inbidixa apur bat emuten daue!Ortzi (Mondrautarra) be hemen dau eta Zarautzeko beste bi. Lana, lana... ez dakitt baina juerga seguro!
Bueno, Gari etorri eta hurrengo goixien lanera fan zan. Pala eta pikua eskuan hartu eta egurra! Larraitzek berriz jardinera lanak eta etxe garbiketak eitten fan da beste partikular baten etxera.
Hemen normalien egunian eguneko lana topau eta orduka egunian ordaintzen daue. G
A! Hemengo hondartzia ikaragarrixa da eta euskaldun gehixenak be bertan surfa eitten daue. Hemen danak surfistak die edo surfista bihurketan die. Gu be bidien! je! edo behintzat intentuen.
Domekan Sidneyko euskal etxien egon ginen, Gure txokoan. Albergien gazen euskaldun guztixak elkartu, Koreako bi fitxaje ta guzti, ta eskursinua montau gauen bazkari pasadia eitteko. Ederto bazkaldu, musien, pelotan eta palan jolastu (egixa esan gizonak musien eta Olite eta bixok koreanuen kontra palan) ta gaita soinuak lau haizetara. Anbiente ederre jarri gauen jenerazino aldaketia biher dauen txoko hortan. Bateronbat oker-oker eindda heldu ta hurrengo egunien lanien kale!
Ba holaxe, egunian egunekua. Egunian eguneko lana topetan dou eta horren arabera eguna antolaketan dou. Bestela hemen, euskaldunen artien hiru bat furgona daukie eta alde batetik bestera mobiruteko ondo etorten jaku.
Ederto!
Eskerrikasko komentarixuak ein dozuen danoi! Kriston ilusinua emuten dusku eta!
Gora zuek!

10 comentarios:
Txiste bat be in zeikie: Ba zien australian 3 oriotar, getariar bat eta bi atxabaltar...
Egunien egunekua, holaxe bieko zan beti!!
Disfrutau ba!!
Aber kontraseñiaz akordetan nazen!! Ta nbi be ados beheko letra honeik konplikau xamarrak dienakin, jode... Batzutan eztau asmatuko dauenik. Gaur errez daukot, je je
Aupa gaztiak!!!! denbora luzian ordenadore barik egon ostien, zuein barri aktualizetan nabil ta baitta flipetan be. Zueik ikesi holako lanak eta bueltarako jarrikotzuet eguneko lantxo batzuk txakurteixan...muxu truk...
Surfero atxabaldarrak?
Aspaldi sartzen ez nintzela zuen blogean ta jiratabira erdi mareatu naiz...baina baina, giza eskubideen edo langileen nazioarteko eskubideen aurkako erasotzat jo nezake halako enbidia emate konstante hau...
Enekoitz naiz, akordatzen? Chomrong (holako zerbait) herri pu(n)ta, zuek gora gu behera...Ba egia esan ez dakit jendeak nola aholkatu dezakeen Indiara joatea inguruan duen denak daukan paradisu itxurakin...India da, nola esan, donuts baten erdiko zuloa bezala (absurdo bat, txiste hau bezala). Aupa gaztiek! Zuek bai jakin!!!
Baina lanean hastearena ez zait batere ondo iruitu. Nola lana? Haraino jun behar al zenuten lan bila? Bale hemen krisia daola baina australianoei lana kentzen hastearena ez det ondo ikusten. Auskalo ze pinu landatuko dituzen zuen aberaskilo hoien palazeteetan.
bueno, aizue, ze esangoizuet ba, disfrutatzeko topera ta seitzeko inbidia kiloka ematen, guretzat arnasaldi ederrak dia ta zuen berriak.
gora euskadi txistulari!
Enekoitz
P.D. Obama ez da beltza
Aupa parejaa!!! zela doie dana Australia aldien?? oporretan b lana itxia toketanda ala? ori bai ori...jje buenoo beintzet ikusten da euskaldunok giro politxa jartendozuela or!! jej emen danak igual jarraiketan dau, bobedade barik...eurixa eurixa ta eruixa...geratubarik! bña bueno emngo denporia b atope aprobetxetan saiatzengare...jej eii eskerrikasko postalagatik ee!! neri b ilusiñua einzuzten australialdetik postal bat jasotiak! eskerrikasko! ba olaxee parejaa juangonaz idazten..gaurkoz naikua!!! ala ba patxo bat ta ondo segiiiii!! disfrutauuuuuu!!
Lana, lana...
Egixa esan, Gari pala horrekin ikusitta, Ibarretxe eta holako jenti(laji)az akordau naz, zerbaitten (bardin dutso zer)lelengo harrixa eta jartzen doizenien. Palia nundik ebatu biedan be esan ein biher.
En fin, ekinen ekinez igual ikesi eta dana.
Bueno, ondo ondo segi, eta ez ein lan larrei (ez dot uste horren arriskurik egongo danik, baña).
Aurrera bolie!!!
Anjel
Muxu handi handi bat bixoi! Eta disfrutau, noski!
Aupa pareja!
ba oin arte idatzi ez dotzueten arren, jarraitzen dot zuen bloga eh? ze enbidia.
Gu hemen, betiko martxatan, zuen abenturak irakurrita enbidixa apur bat pasetan, baina betikua da, "ke morro, zueik bai bizi zarie zueik!" esan bai, baina gero badaezpada be gu hemen, gure txokuen, zuen atzetik fateko ausardiarik barik.
Disfrutau eta ikasi bizitzak emungo dotzuenaz. Hemen hurrengo urterarte krisixan egongo gare, beraz, ez presarik euki bueltan etortzeko, ez dau zuentzako lanik eta (galdetu bestela zuen aurretik hor zehar munduan ibili danari...)
Muxu potolo bat, Dorleta.
joe gustako jaten lan in eta zuek moruko ondo bizitzie!!!!
egunien eguneko lana? hor eztau krisisik ero? joe eske zuek fan zitzienetik inguru hau lurra jota dau. gari nik proposamen bat dauket zuretzat: gaitie eruen dozule aprobetxaute, zeatik etzara kale eskiña baten txapel bat aurrien dozule gaitie joten hasten? igual exitazue izengo zan e!!! jejejej.
hemendik betiko lez gabitzen arren albiste pozgarrin bat be euki dou. enterauko zitzien moruen, atzotik bat gehixau gare atxabaltan, eta ondo zelebrau gauen. baten batek kriston buruko miñe eukiko dau gabeko juergian ostien... baiñe holako egunek merezi daue!!
gogor segi pareja!!!!!
moik moik!!!
P.D: joe baia txabolita montaute daukotzuen, atzo ikusi nittun argazki batzuk eta... gari ezitzen ba zeu ibilliko txabolia itten?
ke pasa poxpolin´s!!
Supozatzen dot iada jakingo dozuela.
ZUHAITZ ETXIAN!!!!
ondo segi ta Aurrera b@lie!!
www.lartzbidean.blogspot.com
Kaixo pareja,azkenien animau gara idazten!zelako inbidixia emuten dozuen,gu hemen gaz etxeko sofan,mantiaz leporaino!Aste bukaera honetan Ibai eta Izas etorri die Atxabaltara eta uste dou Pati eta Metta be datorren astien etorriko diela.Hurrengokuek akaso,zueik? Ondion apur bat falta jatzue,ez? Ba... bixen bitxartien DISFRUTAU!!!
Publicar un comentario