martes, 23 de diciembre de 2008

Iparreko Irlia

Gorri-gorri, sumendixek ugari!
Ilunkarak be gori..
Frodo? Nun dau Frodo?Berdetik gorrira. Goiko irlia barrutik sutan dauela emuten dau. Ta manta berde azpixen sua kabiru ezinke dabilela. Hau dala ta, edozein zirrikitu topetan dau keiak, suak, beruak,... ihes eitteko. Egunen baten praust! danak errebentau biher daula emuten dau. Baso berdietatik urten eta lurralde gorrixen sartu gare ba. Hau bolkan, termak, lokatz potzuak eta jeiserrekin betetako lurraldie da. Berdia eta gorrixa nahastuta, diferentia eta ederra! Lurra bizi-bizi dau hemen.

Ein dittugu mendi buelta batzuk sumendiren baten inguruan, Togariro eta ikusgarrixa! Guk erreferentzia Teide eta Lanzarote inguruak geuken baina... jode, honek ez dauko zerikusirik. Gorri-gorrixa, marroia... "Los Senor de los anillos" grabau zan lekuetatik ibili ginen.

Hemen be euki dou sopresa bat, Fijin ezautu genittuen Bilbotarrekin juntau gitzen. Subidoi bat!
Zelanda Berrixen uda izen arren, ez dau bero larrei eitten. Egunen batzutan eurixe be ein dusku eta beste alternatiba batzuk topau biher izen dittugu... rokodromuen be hortxe ibili gare, jo ta fuego!
Goiko irlan harrittu gaittuen beste gauza bat, maorixen presentzia izen da. Danak esaten zuskuen Zelanda Berrixen maorixen egoeria Australian aborigenan baino askoz hobia zala baina... guk beheko irlan ez genittuen hainbeste ikusi eta ez jakun pentsau holakoik ikusteik. Egixa esan, australiakua negargarrixa zan. Ta goiko irlan sartziaz bat, ile horixak eta azal beltzaranak nahastuta bizi diela ikusi dittugu. Danak be lanpostu igualtsuetan, kalietan... Maorixen hizkuntza be entzun eta kartelak bi hizkuntzetan ikusten die. Dana dala, inpresino hau eurekin zuzenien berba ein barik euki douena izen da, eurai gero entzun ein biherko jakien...

Gabon eguna, Garin eguna... danak ospatu dittugu. Hemen hainbeste terma eta ur bero, lokatz... ba guk be horreik probetia gure genittun eta hortxe gure autoerregalue, spa batera fan gitzen. Ximel-ximel mahaspasie letxe geldittu arte egon gitzen han.

Hona be Olentzero ailegau da! eta korreotik bialdu dittuzuen frito, arrain eta pastelak be ailegau die, eskarrikasko! turroia bidian galdu dala uste dou...

Oin Gabon Zaharra pasetan eta urte barrixa hasten Argentina aldera goiez...

Hau dala ta, urte barrixa beste kontinente baten hasiko dou... Han ze dauen ikusi eta parien jarten jakuna probetan goiez.

Ondo bukatu urtia eta hoba hasi urte barrixa! Urte barri on!






Patxo potolo bat danoi!

viernes, 12 de diciembre de 2008

Hegoko Irla


Zelanda Berriko hegoko irlan gaz. Euskal Herrittik urrinenetariko puntu baten. Urrin egon arren be, askotan zaila ein jaku Degurixan, Urederran, Pirineotan edo Zelanda Berrixen gazen jakittia. Antzekotasun dexente dauko eta.


Hemen kilometro gutxitan gauza askokin ein dou topo; fiorduak, mendi altuak, glaziarrak, bitxo polittak (fokak, pinguinuak...), ... Kilometruak ein eta ein ibili gare. Gero geldiuna luze batzuk ein dittugu parke naturaletan eta mendi buelta polittak be bai! Merezi izen dau.


Erbi eta laban jateko animali mordo bat dabitz suelto hemengo basuetan eta kaminu inguruetan. Nerbioso ibiliko zitzieke horko kazarixok! Hainbeste erbi alde batetik bestera ikusitte! Kaminuen be animali mordo bat ikusten dittugu hilde.


Paisajiak elegantiak die. Fiorduak adibidez. Benetan bitxixak. Itsaso ertzien dazen mendi altuak eta itsasua mendi artien kurba ta kurba sartzen. Zaila asmaketan itsasuan dazen lur zatixak dien edo lurrien dazen itsaso zatixak.


Kilikagarrixa izen da itsas lehoitzarrak ikustia. Euren lekuetan, plaian 2 metrotara. Eurak eta gu bakarrik. Ez da komeni izeten larrei gerturaketie baina badakitzue umiei zeoze ez eitteko esaten jakienien ze eitten dauien, ezta?


Pinguinuak txiki xamarrak pentsau jaku. Haundixauak zielan ustie geunken. Espezie kontua ei da. Hori bai, xalauak benetan!


Franz Josef, munduan azkarren mobiruten dan glaziarra be ikusi gauen. Ikusi eta ikutu. Bertatik bertara kriston ilusinua eitten dau. Hori bai, gu moruko perigrinuek akojiruteko guztiz preparauta dau. Hain haundixak ez dien glaziarretan be ibili gare, Mt Cook eta Fox.




Ba holaxe, oin gabonak ipar irlan ospatuko dittugu. Bixok junto-junto furgonetatxuen, gure super cous-cous menuekin!


Zueik ederto pasau gabonak Euskal Herrixen eta jan eta edan gure partez be! Kontuz turroi larrei jan barik!


Hemen hego irlako argazki batzuk: Dana dala, konbensiruta gaz argazki
xek ez dauiela hemengo edertasun dana harrapetan baina ideia bat ein deizuen behintzat...


Ondo bukatu urtia!