jueves, 19 de marzo de 2009

La Paz, heriotzaren bidea, Oihana...

Bai, bai... karnabalak jarraika euki dou oinarte. Uste dou oinguen librau garela. Egixa esan, karnabalen ordez beste gauza batzuk be topau dittugu.

LA PAZ




Hementxe gaz, munduko kapitalik altueenien.



Hau ikusgarrixa da! zelan leike mendixan gora (4000 metrotatik gora) horrenbeste etxe eittia... ene! Baina bere xarma badauko hiriburu honek. Jente indixua gehixen bat, kriston mobimentua, azokatxuak, berdurak kaliak saleketan... ederra. Bizi-bizixa da.


Gustora-gustora egon gare hemen. Hori bai, hemen be alturia igerten da baina infusino milagrosuak hartu eta iepala aurrera!


Zapata garbitzaile batzukin berba eitteko paradie be euki gauen. Honeik, inguruko lagun, ikaskidiek ez ezauketako aurpegixa estalketan daue. Bestela diskriminau eitten dittuzte.


















HERIOTZAREN BIDEA



Hemen beste turistada! Munduko errepideik arriskutxuena ei dana bizkletan bajau gauen.


La Pazeko altotik, 4700 metrotatik 1700 metrotan dauen Coroico oihaneko herriraino bajau ginen. Bidie ikusgarrixe benetan! Horreik die kurba ta barrankuek!


Ez dakitt imana daukouen edo, baina hemen be Katalan pare batekin elkartu ginen. Oriol eta Miquel. Aupa zuek!














COROICO


La Pazetik ekialderuntz fan gare. Amazona ondotxora, alturie bajau eta berotxotara! Coroicora.


Iguru honei "Las yungas" deiketan dotzuie; basuak die. Cafetal eta coca plantazinuekin beteta dau. Animalixak be mordoxkatxo bat. Ta jentia, nekazarixak eta Aymarak. Xumiak.


Hemen hirugarren catalan batekin elkartu ginen, Helena. Jatorrak eurak, visca catalunya! Je. Eta bizikletako esfortzuak bareketako lasai-lasai egon gare paisaje ikusgarrixen eta pistina eta sauna.... aberatsen modura! Hori bai, kontzientzia bareketako mendi bueltatxoren bat edo beste ein gauen (estresau barik).

Hemen halatabe, gure trankilidadie apurtu dauien inkilino batzukin topo ein dou. Moskituek goittik bera jan gaittue. Pikotazuek alde danetan dittugu. Dana ezin da ta! Berua, paisaje politxak....













NICAELA

Nicaelak 6 urte dauko eta bera be Las Yungasen bizi da. Tokaña komunidadekua da.

Komunidade hontakuak esklabuen ondorenguak die. Hau da, españolek Potosíko minetan lan eitteko afrika beltzetik ekarrittako esklabuen ondorenguak. Euren gorpuzkera indartsuengattik eta minan gogor lan eitteko gai izengo zielakuen ekarri zittuzten. Berehala hiltzen zien, euren klima eta altueria hain zan ezberdina... (ta zer esanik bez lan eitteko eukien kondizinuak). Eurek uste baino gutxiau irauten euienez, leku berotxuau batera eruen euien coca plantazinuetan lan eitteko.


Oin Las Yungas inguruan baltz-baltzak dien bolivianuak ikusten die. Afrobolivianuak deiketan dotze hemen. Urtieetan euren ohitturak manteniru dauen arren (dantza, abestixak...), aurreko mendien euren hizkuntza galdu euien. Nicaela...

2 comentarios:

Angel Alejandro David dijo...

Hola buen dia para los Vascos en los yungas que por las panorámicas ha sido toda una aventura deportiva.


Nos alegramos de tener noticias nuevas de su paso por la Paz y esperamos que el Lago venga mucho más sereno...

Un abrazo desde Cochabamba

Anónimo dijo...

Kaixo bikote,

Ez oso sarri, baina akordetan nazenien sartu izen naz zuen abenturatxo hontan eta benetan politta dala Atxabaltako bi artista eitten dabitzena jarraiketia, bestiok lanien jarraitzen douen bitartien. Diaporama bat ikustia moduen da, baina kapituloka. Benetan politta da eitten zabitzena eta enbidixa puntutxo bat sentitzen da bizitzen zabitzena ikusitta, gainera lekutxo batzutan egonda gaz eta oroitzapenak be etorten die gogora.

Bueno ondo segi.

Iker Urkia