martes, 21 de octubre de 2008

G'day! How are ya?


G'day! How are ya... Imaginau hau australiana haundikote batek ahozkatuta ze izen leiken. Gu aho zabalik inglesez edo txinoz dabilen bereiztu ezinka. Hemen apostrofiak jarri eta letrak jaten dittuzte ugari. En fin, australian english.






Bizi, bizi... Ederto bizi gaittunk! Laosen bueltatxua ein eta Bangkoken bizikletak merkau baltzien saldu ostien, hementxe gaz; kanguro, koala eta ingelesa kriston abixadan berba eitten dauien jentiaz inguratute. 





Australian gaz, Sidney-en. Esti eta Oierren etxien.



Euren etxie plaia dotore baten onduen dau baina hau ez da Thailandiako plaien modukua. 
Hemen surfer rubixo eta tabletaz beterikuak egoten die ordu guztixetan. Mich Bukanan be fin-fin dabil lanien baina ondio Pamelaik ez dou ikusi, danak mutilak die eta! neska-mutil panpoxak alde batetik bestera korrika, deportiakin bastante obsezionauta dazela emuten dau. Plaia dana bete-bete eindda egoten da; takarraran, pesak, abdominak itxen.... 
Ordu danetan. Goixeko 5etan hasten ei da mobimentua. Bueno, hori esan duskue Esti ta Oierrek. Ondio
ez gare animau goixien-goixeko espektakulo hau ikusten. Guk pontxio-pontxio eitten dou lo berandu artien eta!


Gure asmua lan eittia da. Bai, bai. Lan eittia, ondo irakurri dozue. Ez dakigu ze eitten bukatuko douen baina diru apur bat pilaketie gura dou biajetan jarraiketako. 


 













Ez dakigu ze lan ein biher izengo douen baina esan duskuenez lan gogortxuak izengo die. A! patrozinadoriak be gustora onartuko genittuzke!

Australian ez daukou asmoik Sidneyttik oso urrin fateko. Horregaittik hiriburua pateau dou
oingo egunetan. Hiri trankila eta politta irudittu jaku. Penia da, ondio behintzet, hemen ez douela kanguro edo koalaik ikusi. Hori bai, batman eta bere kuadrilia ezautu dittugu.
 
Klimiai dagokixonez, hemenguek bero eitten hasi dala esan duskuen arren gu ezin aklimatau gabitz. Aspaldixen jantzi ez douen txandal, jertse eta zapatilak kendu ezinka gabitz eta. Baina eskertu dou!

Teknologixa aurreratuen munduen sartu garenez, intentauko dou gure barri sarrixau emuten.

Bittartien kalluek eitten goiez.

Ondo segi!

Patxotxuek danoi!
 
 

viernes, 10 de octubre de 2008

Sabai'dii Lao!














Iepa, iepa, iepa!

Hementxe gaz ADSLia topau douela eta gure berri emuten. Oin Laosen gaz. Thailandiako mugaraino trenian gerturatu eta han bizikletak hartu eta Laoseko hiribururantz mobiru gitzen.

Handik Thailandia eta Laos zatikatzen dauen Mekong errekia ebatu eta hegoalderuntz bajetan gabitz. Joe, hau oso lasaixa da. Jentia super jatorra. Bizikletetan pasetan garenien danak... sabai-dii! agurketan gaittue. Hori bai, inglesez tutik bez! ezta guk asko dakigula baina... nahikua komerixa komuniketako be! Hemen zeinuen hizkuntzak be asko ez dau balixo, ez dakigu zegaittik baina zeinuekin be ez gaittue ulerketan. Salbaje total!





Herritxuetatik pasetarakuen danetik pasau jaku. Herritxo baten ingleseko klasiak emuten bukatu gauen. Zeintzuk eta guk! gure ingles kaxkarrakin, english teacher!


Errekian ingurua nahiko laua zala eta, mendi alderuntz sartu be ein ginen: Vietnameko mugaraino. Apurtxo bat baliente samar sartu ginen eta zazen bidiak ikusitta... joe! Bata bestiai tiraketako sokaik ez eta pasetan zien kamaiotxuak geratu eta... truk! el truko del almendruko! Ederto. Tranpa txikitxo batzukin bidia samur-samur ein dou.

Oin berriz be Mekongan ondotik goiez.


Ez gaz seguru baina ziurrenik laister Vietnamera sartuko garela uste dou.

Baina hurrengorako be zerbaitt gordeten ikasi dou eta hori... hurrengo jiratabiran kontauko dou.

Sabai-diii!!


lunes, 29 de septiembre de 2008

Bagoiez...


Bagoiezela, bagoiezela! Azken hile hontan gure kanpamendu basia izen dan Arkaitz eta Mettan etxetik bagoiez. Eskerrikasko danagaittik. Bizkletak hartu eta Laos alderuntz goiez, elkartu garen jente danak gomendau duskun herrialderuntz. Itsaso azpixen, arroka artien... ta oin bizkletan. Igual hurrengo etapia globuen eingou!
Ba holaxe ez dakigu Laosen zerekin in biher douen topo, ea interneta zenbat herrittik behin topauko douen... Zuek satelitetik ikusi ta bi puntu abiadura haundixen ikusten badittuzue, seguru gu ez garela izengo. "La prisa mata amigo".
Eskerrak Nelson alforjak ekartziarren ta eskerrikasko Txibo ta Ager pixua arinddu ta bueltan atxabaltara gure trastuak erutiarren.
Gaiztuek izen ta aurrera bolie!

miércoles, 24 de septiembre de 2008

Paradisuan galduta

Aupa zuek! Kriston ilusinuakin hartzen dittugu zuen komentarixuak. Eskerrikasko danoi. Hilabete honetako jarraitzaile honenaren saria Lartaunentzat. Zuretzat eta danontzat hurrengoko kapitulu hau.

Bagatoz, bagatoz berriz be gure blog maittera!

Bai, galduta egonga gare zatitxo baten baina ointxe ikusiko dozue nun eta zelan galdu garen... je!



















Tailandia hegoaldien egon gare. Hasieran Krabi inguruetan, ederto! Tom Sai inguruen konkretuki. Hau indikuen dau, andaman itsasuen. Leku salbaje eta trankila inguruen daukon leku esplotauekin konparauta. Plaia paradisiakuak, eskaletako kriston paretak, ur gardenak, arraintxo mordo bat... Guk danetik ein dou;

  • snorkeling (betaurreko eta tubuakin igeri): Phi Phiko irlatik ibili gare ta hau pasote bat izen da! Kolore askotako arrainekin ibili gare igerixen baina kilikagarrixena marrazuen artien igeri eittia izen da. 5 bat ibili zien gure okelen useinien. Haundi-haundixak ez zien baina adrenalinia igoteko modukuak.


  • eskaletako kriston paretak zazela ta gu hor ibili gare, dana emun biherrien. A tope. Madrildar eta katalan batzukin juntau ginen gu baino salamandratxuauak zienak eta ederto etorri jakun. Atsalde partien kriston espektakuluak egoten zien munduko eskaladore danen artien. Pareta horreik igo leikienik be. Hori bai, Thaixak arrasau eitten zauien.



  • Plaien artien distantzia zauela ta, piraguatxo bat hartu ta ttipi-ttapa gustora gustora ibili ginen.

A! Ta masaje batzuk hartu dittugu...











Hortik Tailandiako golkora pasatu ginen, beste aldeko itsasoko irla batera, Ko Tao. Irla hau urpekaritzagatik da ezaguna eta munduko leku ospetsuenetakua da ikastaruak eitteko. Ta zela ez, gu be animau ginen ba. Buzeetako titulua, PADY, atara dou eta 5-6 inmersino ein dittugu eta itsaso azpixa pasote bat da. Buff hori bai, klasiak, argazkixen ikusiko dozuen moduen, oso estresantiak. Je. Gainera, Tailandian zer eta klasiak EUSKERAZ jaso dittugu. Pribilegio bat izen da. Maixutzat Laudioko Zigor euki dou. Aupa Zigor!



En fin, en fin, ixa hamar urte irabazi dittugula. Gero bueltako barkuen Larraitzek ixa erdixak galdu harren.

Holan bizi leikela!





















jueves, 11 de septiembre de 2008

Bangkok





Egun batzuk daroiegu Bangkoken. 
Hitz gutxikin eta irudi batzukin hauxe eta geixau dabil izeten guretzat Bangkok:

























martes, 9 de septiembre de 2008

Hawai, Bombay...



"Hawai, Bombay... es un paraiso" beti holaxe kantau izen dou baina Bombay behintzat guretzat paraisua ez dala konprobau dou! Hantxe ikusi dou sekula ikusi douen miserixaik haundixena eta. Tren estazinotik hotelen kaleraino bixok isil-isilik, inpresionauta, fan gitzen. Gogorra.

Nepaletik urten eta ekialdetik mendebaldera gurutzatu dou India. Varanassittik hasi eta Bonbayera. Aldaketa haundixa. Jentia diferentia, inguruak zikinauak, emakumeik ez leku publikuetan, trafiko ugari, norabideik ez, zaratia... Beste mundu bat. Varanassi Indiako bihotza dala esaten daue, joder bihotza, bihotza...

Hil ostien bertan erretia eta Gangesera bertan botatia dala esat
en daue hindu batek espero leiken gauzaik haundixena. Hilddako makinatxo bat erueten ikusi dittugu kalien gora eta behera, honeik erreten, honein useina be hartu dou... Kalietan behixak, txakurrak, umiak, arratoiak, aguriak, basuria... dana nahastuta. Bihotza, bihotza... potentia daukola Indiak.
Indiai agur esateko Bollybooden be egon ginen, 3 ordutako
pelikula bat ikusten!
Profundua benetan!.


Oin Thailandian gaz, Patillasen eta Mettan etxien. Ederto zainduta gaz. Aurretik galdutako kiluak errekuperetan gabitz eta hori goixetan pistinan largo batzuk eitten dittugula...
en fin! ederto gazela.

Hasi gare maletak preparetan laister Thailandian hegoalderuntz fateko eta bixen
bittertien Bangkoken apopillo moduen jarraittuko dou!
Patxotxuak danoi!