Domeka atsaldien konfirmau gauen asteleheneko lana. Albergeko zerrendatik tokautako lan bat egokitxu jakon Ortziri. Alanekin geldittu ginen hurrengoko goixerako Ortzi eta bixok (Larraitz). 8.30etan muellien, txalupaz bila etorriko zala ta. BeraPalm beachen dauen irla baten bizi da, Scotish irland. Bueno bizi Sindneyen baina hor dauko bigarren etxioi.
Hor dator Alan, ondion ez dou ezauketan baina telefonoz politto-politto berba eitten auen ta edadetua izengo zanan itxuria hartu dotzau. Badator.
Txalupatxuen sartu eta bidien azaldu dusku nora goiezen, irliak ze izen daukon, erretirauta dauela... jatorra gizontxua! Esan dusku jardin haundixa daukola eta gure laguntza biherko dauela hori gobernetako. Ta ailegau, andrie presentau, etxie erakutsi ta atara dusku lan eitteko instrumentuak eta ze ein geinken be esan dusku. Lanera ba!
Hiruzpalau ordu lan ein ostien, bazkaitteko ordua. Egixa esan tarte hortan beste geldiuna bat be ein dou, Marianek kafe ta pastak ekarri dusku eta. Senar-emaztiak txalupia hartu eta nunbaittera fan die eta euren etxian kargu itxi gaittue. Hau dala eta lekuik aproposena hartu dou gure bazkaittua jateko, bista ederrekin!
Dana dala, ezizue pentsau egun danak holako lanak dienik. Hurrengo egunian etxe bat garbiketan ibili nintzen eta gu hola gabitzen bittartien Gari obra baten, jo ta fuego, lanien ibili zan. Oin kafeterixa baten hasi naz lanien eta gero... ikusiko da! gero gerokua!
Baina onena da, domekarako berriz be Alanekin eta Marianekin zitia ein douela. Berriz be lan apurtxo bat ein eta txalupan ibiltteko!
Holaxe ba...
Patxo bat danoi!
Ikusi-ikusi sugie:





















