lunes, 29 de septiembre de 2008

Bagoiez...


Bagoiezela, bagoiezela! Azken hile hontan gure kanpamendu basia izen dan Arkaitz eta Mettan etxetik bagoiez. Eskerrikasko danagaittik. Bizkletak hartu eta Laos alderuntz goiez, elkartu garen jente danak gomendau duskun herrialderuntz. Itsaso azpixen, arroka artien... ta oin bizkletan. Igual hurrengo etapia globuen eingou!
Ba holaxe ez dakigu Laosen zerekin in biher douen topo, ea interneta zenbat herrittik behin topauko douen... Zuek satelitetik ikusi ta bi puntu abiadura haundixen ikusten badittuzue, seguru gu ez garela izengo. "La prisa mata amigo".
Eskerrak Nelson alforjak ekartziarren ta eskerrikasko Txibo ta Ager pixua arinddu ta bueltan atxabaltara gure trastuak erutiarren.
Gaiztuek izen ta aurrera bolie!

miércoles, 24 de septiembre de 2008

Paradisuan galduta

Aupa zuek! Kriston ilusinuakin hartzen dittugu zuen komentarixuak. Eskerrikasko danoi. Hilabete honetako jarraitzaile honenaren saria Lartaunentzat. Zuretzat eta danontzat hurrengoko kapitulu hau.

Bagatoz, bagatoz berriz be gure blog maittera!

Bai, galduta egonga gare zatitxo baten baina ointxe ikusiko dozue nun eta zelan galdu garen... je!



















Tailandia hegoaldien egon gare. Hasieran Krabi inguruetan, ederto! Tom Sai inguruen konkretuki. Hau indikuen dau, andaman itsasuen. Leku salbaje eta trankila inguruen daukon leku esplotauekin konparauta. Plaia paradisiakuak, eskaletako kriston paretak, ur gardenak, arraintxo mordo bat... Guk danetik ein dou;

  • snorkeling (betaurreko eta tubuakin igeri): Phi Phiko irlatik ibili gare ta hau pasote bat izen da! Kolore askotako arrainekin ibili gare igerixen baina kilikagarrixena marrazuen artien igeri eittia izen da. 5 bat ibili zien gure okelen useinien. Haundi-haundixak ez zien baina adrenalinia igoteko modukuak.


  • eskaletako kriston paretak zazela ta gu hor ibili gare, dana emun biherrien. A tope. Madrildar eta katalan batzukin juntau ginen gu baino salamandratxuauak zienak eta ederto etorri jakun. Atsalde partien kriston espektakuluak egoten zien munduko eskaladore danen artien. Pareta horreik igo leikienik be. Hori bai, Thaixak arrasau eitten zauien.



  • Plaien artien distantzia zauela ta, piraguatxo bat hartu ta ttipi-ttapa gustora gustora ibili ginen.

A! Ta masaje batzuk hartu dittugu...











Hortik Tailandiako golkora pasatu ginen, beste aldeko itsasoko irla batera, Ko Tao. Irla hau urpekaritzagatik da ezaguna eta munduko leku ospetsuenetakua da ikastaruak eitteko. Ta zela ez, gu be animau ginen ba. Buzeetako titulua, PADY, atara dou eta 5-6 inmersino ein dittugu eta itsaso azpixa pasote bat da. Buff hori bai, klasiak, argazkixen ikusiko dozuen moduen, oso estresantiak. Je. Gainera, Tailandian zer eta klasiak EUSKERAZ jaso dittugu. Pribilegio bat izen da. Maixutzat Laudioko Zigor euki dou. Aupa Zigor!



En fin, en fin, ixa hamar urte irabazi dittugula. Gero bueltako barkuen Larraitzek ixa erdixak galdu harren.

Holan bizi leikela!





















jueves, 11 de septiembre de 2008

Bangkok





Egun batzuk daroiegu Bangkoken. 
Hitz gutxikin eta irudi batzukin hauxe eta geixau dabil izeten guretzat Bangkok:

























martes, 9 de septiembre de 2008

Hawai, Bombay...



"Hawai, Bombay... es un paraiso" beti holaxe kantau izen dou baina Bombay behintzat guretzat paraisua ez dala konprobau dou! Hantxe ikusi dou sekula ikusi douen miserixaik haundixena eta. Tren estazinotik hotelen kaleraino bixok isil-isilik, inpresionauta, fan gitzen. Gogorra.

Nepaletik urten eta ekialdetik mendebaldera gurutzatu dou India. Varanassittik hasi eta Bonbayera. Aldaketa haundixa. Jentia diferentia, inguruak zikinauak, emakumeik ez leku publikuetan, trafiko ugari, norabideik ez, zaratia... Beste mundu bat. Varanassi Indiako bihotza dala esaten daue, joder bihotza, bihotza...

Hil ostien bertan erretia eta Gangesera bertan botatia dala esat
en daue hindu batek espero leiken gauzaik haundixena. Hilddako makinatxo bat erueten ikusi dittugu kalien gora eta behera, honeik erreten, honein useina be hartu dou... Kalietan behixak, txakurrak, umiak, arratoiak, aguriak, basuria... dana nahastuta. Bihotza, bihotza... potentia daukola Indiak.
Indiai agur esateko Bollybooden be egon ginen, 3 ordutako
pelikula bat ikusten!
Profundua benetan!.


Oin Thailandian gaz, Patillasen eta Mettan etxien. Ederto zainduta gaz. Aurretik galdutako kiluak errekuperetan gabitz eta hori goixetan pistinan largo batzuk eitten dittugula...
en fin! ederto gazela.

Hasi gare maletak preparetan laister Thailandian hegoalderuntz fateko eta bixen
bittertien Bangkoken apopillo moduen jarraittuko dou!
Patxotxuak danoi!

domingo, 31 de agosto de 2008

Annapurna


Rediox!! Annapurnako gailurra (8.091 m) oso gertu euki dou, baina eguraldi kaxkarra dala ta, kanpamendu basetik Pokharara bueltan etorri gare... tontorrana hurrengo baten izengo da.
Egun batzuk in dittugu laino eta euripeien. Ximur-ximur indda gaz. Momentu oso gogorrak pasau dittugu; monzoia dala ta busti-bustitta, ordu asko oinez, leku batera heldu eta ez jendeik, ez liburuik... ordu luziak. Baina azkenien honei be hartu dotzau puntua.
Trekineko bigarren egunien Annapurnak keinu politta in zuskun. Haundi-haundi, txuri-txuri eta misteriotsu agertu zan laino artetik. Zoragarrixa.
Treking hontan euki gauen gure bidaiako lehen euskal dosixa; aupa Inargi eta Enekoitz!
Euskaldun honeittaz aparte, euki dittugu beste bide lagun batzuk, muxu nepaliar goxo-goxo eta odoltsuak emun duskuen "sandijuelak". Bide zati baten hanketara begira egon biher izen gare Annapurnai begiratu ezinka. Oinarte zer zienik bez ta oin ondo ikasi dou zer dien ta zer itten dauien.


Oin Pokharan gaz, leku agradablia; batidotxua, boilerixia, konprak, laguntxuak... Laburbilduta giri papelien, giri for ever. Indiara sartu aurretik inddarrak hartu nahi dittugu, badakigu ta kontrastia haundixa izengo dala.
Aurrera bolie.

miércoles, 20 de agosto de 2008

Gosainkud

Irakurri dittugu egin dittuzuen komentarixuak; Xabi, Mire, Gorka, Usoa eta Josu, Ainara, Ainhoa, Eli... Asko eskertzen die. Aupa zuek!

Hemen gaz, juergia barne euki dauen mendi bueltatxua in ostien, Kathmandun. Hori bai, 12 orduko biaje latza in biher izen dou, 160 km itxeko. Norberak atara deixela konkluziluak. Bidia, zauenien behintzet, basopista estilokua ta jesukriston barrankuek bide ezkinan. Emozino fuertiak biher dittunak badaki nora etorri. Ta ez pentsau autobusien hankak luze-luze inda etorri ginenik e? Junto-junto, sekulako perfume usaina.

Gosainkud izena daukon festibala dala ta, Nepaltar asko mendixen gora estaziauta juaten die kantu ta dantza artien. Lo gutxi ta edan ugari. Interesantia. Bakotxa bere herriko janzkera eta abestixen doinuak 4 haizetara zabaltzen. Egun honeittan Karma eta bere herriko 40 bat lagunekin ibili gare, hortaz jaixa eurekin batera bizi izen dou. Politta izen da hau bertako jendiaz bizi izatia. Esan biherra dau be, euren presentzia festibalien bastante agerikua izen dala. Gu be animau gare dantza ittera. Hori bai, eskerrak eurixa hasi eta eskusa ederra izan zala gu bixok erretiretako bestela gau osua korruen dantzan ingo gauen. Kantu bat bukatu orduko gabonak.

Halatabe gogorra izen da. Monzoi garaixen gazela ondo asko igerri dou. Eurixa ez da geratu bez in ta alturiak be faktura apur bat pasau duzku; buruko mina, katarrotxua... Sentsazino ezberdinak bizi izen dittugu ba. Hotza, pozam haserria, flipau momontuak, nekia, komuniketako gogua eta ezin, humel sentsaziua...

Lakuraino heltzeko; egun bat autobusez eta beste 3 oinez egin biher izan dittugu. Bidien lo itxeko izen dittugun kondizinuak be latzak izen die. " Al roce", bueno, bata bestien gainien ta ke pilia anbientien. Eskerrak jateko kriston bariedadia euki douela; arroza, arroza eta arroza. Dal bhat izeneko platua gosaltzeko be jaten daue. Arroza, lentejak eta pataten arteko konbinazino bat da plater hau. Gustora jaten da, baina barietia be eskertzen da. Arroza belarrotxik urten biherrien gaz.






Baina bueno, oin hemen bueltan Kathmandun gazela, sentzasino guzti honein batuketia oso politxa izen dala konturatu gare. Merezi izen dau.

Gora Andramaixak! Gora Gosainkud!