Egun batzuk daroiegu Bangkoken.
Hitz gutxikin eta irudi batzukin hauxe eta geixau dabil izeten guretzat Bangkok:

Bere etxien jende mordoxkatxo bat bizi da edo bueno jende mordoxka bat ibiltten da haruntz eta honuntz. Horrein artien bere bi seme-alaba gaztienak (beste 3 ikastetxe internauetan daz), bere emaztia (sukaldien jo ta fuego dabilena), bere ama (Tibetarra, eguna lanazko poltsak eitten pasetan dauena), bere aitta (mendiko bailara batekua, danen komodina dana), Karma bera ( etxeko gizon peto-petua, negoziuak, obran, dirua ekarri, seme-alabekin jolas...) lagunen bat, langileren bat... eta gu.
Hementxe gaz Nepalen, Kathmandun. Ederto. Gaur Gari kortazarren laguna dan Karmakin juntau gare eta egixa esan
bertakuengana gerturatzeko modu aproposa izen da. Bixartik aurrera bere etxien egongo gare eta berekin batera abuztuak 9xen hasitta treking bat egingo dou. Egun honeitan Kathmandu inguruak ikusiko dittugu eta 9xen budista eta hinduek batera ospaketan dauien jaialdi erraldoi batekin emungo dotzau hasiera gure mendixetatik ziherko pasealdixai. 20 egun inguru inkomunikauta egongo gare bailara mistiko horreittan galduta. Bueltan kontauko dotzuegu horrein berri.

