Ondio Cochabamban gaz eta ZUEK??? Pantailan bestaldien badau norbaitt? Guk guria botakou eta ea animetan zarien zuena botaten. Bi aste luze deskantzetan, inddarrak hartzen eta ekintza kulturalez disfrutetan. Aurreko atalien kontau zotzuegun irratixen egon ginela. Aste hontan berriz, kopla txapelketa bat eta Sacabako karnabaletako desfilia lehenengo ileratik bizitzeko aukeria euki dou. Bizi eta parte hartu. Kopletan epailien maixen jarritxa eta karnabaletako desfilien epaile lana eitten. Ederto!
Hementxe aurkezten dotzuegu familixako parasituak.
Cochabambako gure familixia; Mery, Fernando, Angela Maria, Natalia eta David. Ta beste bi parasito. Ez dakitt zer daukon familixa onek baina parasitoz beteta dau.
Hau ez da karnabaletako disfraza.Hau txoliten jantzi tipikua da (bersiño dotorien)
Karnabal-karnabal..... oin dala hilabete hasi ginen ospaketan eta ondio ez die bukatu. Noiz bukatuko ete die? Ene, zenbat zerbeza erango zitzuzten honez gero bertakuek. Bueno eta guk be gure aportaziñua ein dou.
Ez ez, hau ez da Joseba Tapia. Honeik "Los solteritos" kopleruak die. Musika apur bateaz lagunduta bapateko koplak kantetan dittuzte. Guk tutik bez ez gauen ulertu, Quechua hizkuntzan abesten zauien eta. Aupa Braulio!
Han,han, han.... zein dau hor epaimahai artien?
Mutikuak Takypayanakusei begira. Generaziño berrirako kanteria.

Mutiko hau formal-formala ez zan ba!

Zerbezie eskutan, gerri mobimientue eta ahots txirriantie ezpainetan.
Hau da garbua eukena txolita honek. Gorputz espresiñuen, Euskal Herriko bertsolari ta koplarixei mila buelta emuten dotzie.
Ahotsana inkreiblia da, kriston emakumatzarrak eta ahots tinbrie Atxabaltako dultzaineruena baino aguduaua. Imaginau!
... bai,bai, ondo enfokauz gero argi ikusten da bera dala.ulertu piperrik bez, baina ondo pasau...
Erantzunai itxoitten, ai, nahikua ahalegin ein daue baina aurtenguen ez daue premixoik etxera erungo.
Generaziño berrikuek bertsolari tankera geixau eukien.
Sacabako korsua. Atxabaltakuok ikasteko asko daukou ondio.Koreografixa ederrak preparau zittuzten. Ez zan izen samurra puntuak banaketia baina guk ahalegina ein gauen.
Bertakuek be adi-adi jarraittu euien konparsen fan etorrixek.
Miiiiiaaaaauuuuuu!

Bueno gaztiok, bagoiez Boliviako iparralderuntz. Ez dakigu karnabalek jarraittu eingozkuen edo behinguarren librauko garen eurena.
Miiiiiiiiiiiaaaaaaaaaaaauuuuuuu!



SUCRE






























